EUS | CAS

ASTEBURU HONETAN GERNIKAN BERE DUATLOIAREN SORRERAREN 25. URTEURRENA OSPATUKO DUTE

GERNIKA-LUMOKO NAZIOARTEKO XVIII. DUATLOIA 25. urteurrena X. Paul Seco memoriala (2014/04/05)

~~Larunbata honetan, apirilak 5, Gernika-Lumoko hamazortzigarren duatloia lastertuko da, gainera duatloi honen sorreraren hogeitabosgarren urteurrena ospatuko da, IA Sport Event, Urdaitri Triatloi Taldea eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta. Proba, distantzia motzean (10km-40,7km-5km) lastertuko da, aurtengoan Euskadin jokatzen den Euskal Herriko zirkuiturako zazpigarren proba puntuagarria izango delarik.

Partehartzaileek oinezko lasterketaren 10kmko lehenengo atalari aurre egiteko, lau itzuli osotu beharko dituzte Gernika-Lumoko kaleetan zehar, 40,7kmtako bizikleta saioarekin jarraituko dute, Urdaibaiko biosfera erreserba naturalaren paraje zoragarriak medio eta amaitzeko beste 2,5kmtako bi itzuli eman beharko dituzte, azken 5km oinezko lasterketari aurre egiteko, hau dena, Junta Etxea eta Gernikako Arbolaren inguruan.

Emakumezkoen lasterketa arratsaldeko 15:00etan hasiko da. Gizonezkoen irteera berriz, arratsaldeko 15:15tan. Bertan ez dira faltako naziartean dauden duatleterik onenak probaren zilarrezko eztaiak ospatzen diren honetan.

HemerotecaHemeroteka