EUS | CAS

ASTEBURU HONETAN GIPUZKOAKO DUATLOI SPRINT TXAPELKETA JOKATUKO DA EIBARREN

ASTEBURU HONETAN GIPUZKOAKO DUATLOI SPRINT TXAPELKETA JOKATUKO DA EIBARREN XXIII. EIBARKO DUATLOIA 2014/04/26

Datorren larunbata apirilak 26, Eibar Triatloi Taldeak, Gipuzkoako Triatloi Federazioak eta Euskadiko Triatloi Federazioak, Eibarko duatloiaren hogeitahirugarren edizioa antolatuko dute. Bederatzigarren proba puntuagarria izango da Eukadin jokatzen den Euskal Herriko duatloi zirkuitoari dagokionez eta sprint distantzian (5km-19km-2,5km) lastertuko da. Gainera, Gipuzkoako duatloi sprint txapelketa izango da.

 

Proba, arratsaldeko 16:45etan hasiko da eta lehen oinezko lasterketan 5kmko ibilbideari aurre egin beharko diote, 19km bizikleta saioan eta amaitzeko oinezko lasterketako beste 2,5km. Lasterketaren muina, Untzaga Plazaren inguruan kokatuko da, bertan irteera, helmuga eta boxeak kokatuko bait dira.

 

Oinezko bi lasterketak, herriko kaleetatik igaroko dira. Lehen atalean hiru itzuli eman beharko dituzte eta hirugarrean itzuli bat egin beharko dute. Oinezko bi atalen artean, duatletek 19kmtako bizikleta saioari aurre egin beharko diote, hiri armeroa inguratzen duen bariantea zeharkatuz.

HemerotecaHemeroteka