EUS | CAS

ASTEBURU HONETAN BERMEON HASTEN DA TRIATLOI DENBORALDIA

ASTEBURU HONETAN BERMEON HASTEN  DA TRIATLOI DENBORALDIA VIII. BERMEOKO CAMPOS TRIATLOIA RAFA MEMORIALA 2014/05/03

Larunbata honetan, maiatzak 3, Bermeoko zortzigarren triatloia ospatuko da, 2014. Euskal Herriko zirkuituaren barruan, Euskadin jokatuko den zirkuitoko lehen triatloia izango delarik. Sprint distantziakoa izango da (0,750km-24km-5km). Herriko taldea den Aritzatxu Triatloi Taldeak, Innevento Sport eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuko dute.

 

Lasterketaren muina, helmuga eta boxeak Portu Zaharra pasealekuan kokatuko dira, Kirol Portuan, Olatuaren monumentuaren ondoan. Emakumezkoen probaren hasiera 16:00tan izango da eta gizonezkoena 16:10ean.

 

Irteera, Portu Zaharrera bideratzen duen tartean kokatuko da eta 750mtako igeriketa saioa osatu ondoren, boxeetara gerturatu beharko dute, hauek Portu Zaharreko sarreran kokatuko direlarik. Lehen trantsizioaren ondoren, triatletek bizikleta saioari ekin beharko diote, 24kmtako ibilbideari aurre eginez, Bakiora joan-etorria. Probari amaiera eman eta helmugara iritsi baino lehen,  bigarren trantsizioaren ondoren, partehartzaileek  azken oinezko lasterketako atalari aurre egin beharko diote 5kmtako ibilbidea osotuz.

HemerotecaHemeroteka