EUS | CAS

ASTEBURU HONETAN BARAKALDOKO TRIATLOIA JOKATUKO DA

ASTEBURU HONETAN BARAKALDOKO TRIATLOIA JOKATUKO DA XX. BARAKALDOKO TRIATLOIA 2013/09/15

Datorren igandea, ekainak 1, Barakaldon, bere triatloiaren hogeigarren edizioa ospatuko da. Sprint (750m-20km-5km) distantzian lastertuko da. Club Triatlón Barakaldok eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuko dute eta aurten ez da Euskal Herriko triatloi zirkuiturako proba puntuagarria izango.

 

Proba, goizeko 9:30tan emakumezkoen kategorian eta 9:45etan gizonezkoen kategorian hasiko da. Bi box bananduta egongo dira. Bata Portuko Darsenan, lehenengo transiziorako eta bestea Barakaldoko San Vicente Kirol Hirian, bigarren transiziorako. Irteera darsenan izango da eta 750mtako igeriketa saioari aurre egin ondoren, triatletek beren bizikletak hartu beharko dituzte, erabat launa izango den 20kmtako bizikleta saioari  ekiteko. Kirol Hirira iritsitakoan, eta bigarren transizioa egin ondoren, parte hartzaileek azken atala osotuko dute, 5kmtako oinezko lasterketa. Atal hau, herri barruko ibilbidea izango da, Kirol Hiriko atletismo pistan kokatuta egongo den helmugara heldu aurretik.

HemerotecaHemeroteka