EUS | CAS

ASTEBURU HONETAN SANTURTZIN JOKATUKO DA ZIRKUITUKO LAUGARREN TRIATLOIA

ASTEBURU HONETAN SANTURTZIN JOKATUKO DA ZIRKUITUKO LAUGARREN TRIATLOIA SANTURTZIKO II. TRIATLOIA 2014/06/08

Igande honetan, ekainak 8, Santurtziko bigarren triatloia ospatuko da. Sprint (750m-20km-5km) distantzian lastertuko da eta antolakuntza, IA Sport Event eta Euskadiko Triatloi Federazioaren esku izango da. Gainera, 2014. urteko Euskal Herriko zirkuitoari dagokionez laugarren proba puntuagarria izango da Euskadin.

 

Proba, goizeko 11:00tan hasiko da emakumezkoen kategorian, eta 11:15etan gizonezkoen kategorian.

 

Lasterketa, ezkerraldeko herri honetako portu aldean igaroko da. Boxak eta helmuga, Santurtziko KUEko atletismoko pistetan kokatuta egongo da. Igeriketako 750m-ak, kirol portua inguratuz osatuko dira. Lehen atalaren ondoren, 10kmtako bizikleta saioari aurre egin beharko diote, portuaren aldameneko ibilbide laun bati bi itzuli emanez. Azken atalean, oinezko lasterketari aurre egin beharko diote, 2,5kmtako ibilbideari bi itzuli emanez portuko pasealekuan, helmugara iritsi aurretik.

HemerotecaHemeroteka