EUS | CAS

ASTEBURU HONETAN ZARAUTZEN ETA DONOSTIAN GIPUZKOAKO TRIATLOI TXAPELKETAK JOKATUKO DIRA

ASTEBURU HONETAN ZARAUTZEN ETA DONOSTIAN GIPUZKOAKO TRIATLOI TXAPELKETAK JOKATUKO DIRA

ZARAUZKO XXVIII. TRIATLOIA

2014/06/14

 

GIPUZKOAKO TRIATLOI OLINPIKO BIKOITZ TXAPELKETA

 

Lehenengo zita, larunbata ekainak 14an izango da, Zarautzen jokatuko den hogeitazortzigarren triatloiarekin. Proba, Innevento Sportek, Zarauzko Triatloi Elkarteak, Gipuzkoako Triatloi Federazioak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatu dute. Distantzia olinpiko bikoitzean (1.900m-81km-20km) lastertuko da, eta gainera 2014ko gipuzkoako triatloi olinpiko bikoitz txapelketa izango da.

 

Boxak, Zarauzko itsas pasealekuan kokatuko dira. Irteera, Getariako Malkorbe hondartzan izango da, 14:00etan emakumezkoen kategorian eta 14:15etan gizonezkoetan, itxaso irekian 2,9kmtako igeriketa saioa osotu ondoren Zarautzeko hondartzara iritsiko direlarik.

 

Lehen trantsizioaren ondoren, 81kmtako bizikleta saioari ekingo diote. Aurtengoan, ibilbidea aldatu egin da, pasa den urtean Zumaia eta Getaria bitartean, errepidean zuloa zegoela eta, ibilbide aldaketak egin behar izan bait ziren. Aurten, lehengo urterako pentsatuta zegoen zirkuitura itzuliko da. Lehenik, 28kmtako ibilbideari bi itzuli eman beharko dizkiote, Zarautzetik irten eta Meagas Gaina igo, gero kostatik itzultzeko. Ondoren, 25kmtako beste ibilbide bati itzuli bat emango diote. Zarautzetik Orioruntz jo beharko dute, Aiako Gaina igoz, eta berriro Oriora itzuliz, azkenik Zarautzen kokatuko diren boxetara itzultzeko, Campingeko Gaina pasatuz. Azken itzuli honetan, %18ko gain behera dagoelarik. “Drafting”a debekatuta egongo da.

 

Bigarren transizioaren ondoren, boxetara itzuli beharko dute, oinezko 20 kmtako ibilbideari aurre egiteko. Pasa den martxoan izandako olatuek, biotopoan eta malekoiko atal batzuetan, txikizioa egin zuenez, ibilbidea aldatu beharra izan da, herrian zehar izango delarik, denera 4 itzuli osatuz.  Hondar kaletik udaletxeraino behin joango dira eta hortik aurrera itzuliak kontatzen hasiko da: Boxak, Iger kalea, Kale Nagusia, Udaletxeko enparantza, Lapurdi kalea, itsas pasealekua eta Boxak. Helmuga, beste urteetan bezala, Udaletxe aurreko enparantzan kokatuko da.

 

 

DONOSTIAKO IX. SPRINT TRIATLOIA

2014/06/15

 

GIPUZKOAKO TRIATLOI SPRINT TXAPELKETA

             

Bigarren zita, igandea ekainak 15ean, Donostian izango da, bertan, bederatzigarren sprint triatloia ospatuko delarik. Proba hau, Donostri Triatloi Taldeak, Gipuzkoako triatloi Federazioak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatzen dute. Aurten, Gipuzkoako triatloi Sprint Txapelketa jokatuko da, eta gainera 2014ko  Euskal Herriko triatloi zirkuitorako bosgarren proba puntuagarria izango da Euskadin.

             

Boxak Eduardo Chillida Hiribidean kokatuko dira. Irteera Ondarretako hondartzan izango da "Pico del Loro"parean. Aurten irteera bakarra izango da bi kategorietan, trafikoa ahal den gutxien ostopatu ahal izateko. Igeriketa saioak 750m izango ditu Ondarretako badian zehar igeri eginez. Lehen trantsizioaren ondoren, triatletek 20kmtako bizikleta saioa osotuko dute, boxetatik Usurbil bitartean eta berriro boxetara itzuliz. Proba amaitzeko, bigarren trasizioaren ondoren, oinezko lasterketari aurre egingo diote 5km osatuz boxetatik Club Nauticora, Donostiako Udaletxe parera, joan-etorria eginez, helmuga Ondarretako paseoko lorategien amaieran kokatuko delarik.

HemerotecaHemeroteka