EUS | CAS

ASTEBURU HONETAN LEKEITION ETA BERRIZ DONOSTIAN TRIATLOIAK

ASTEBURU HONETAN LEKEITION ETA BERRIZ DONOSTIAN TRIATLOIAK

LEKEITIOKO XXII. TRIATLOIA

2014/06/21

 

Datorren larunbata, ekainak 21, Lekeition, triatloiaren hogeitabigarren edizioa ospatuko da. Triatloi hau sprint (750m-21km-5km) distantzian jokatuko da. Gainera, 2014. urteko Euskal Herriko triatloi zirkuiturako seigarren proba puntuagarria izango da.

 

Proba, Garraitz Kirol Taldeak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatzen dute. Lasterketa, arratsaldeko 15:00etan hasiko da bai emakumezkoetan baita gizonezkoen kategorian ere.

 

Lasterketaren muina, boxak eta helmuga udaletxe aurrean kokatuko dira, Independentzia Enparantzan. Irteera, Isuntzako hondartzan emango da, lehen igeriketa atalean 750m, lauki formako ibilbidea eginez farora joan-etorria. Lehen trantsizioaren ondoren, parte-hartzaileek 22kmtako bizikleta saio gogorra izango dute Plazakolara joan-etorria, bi portu igo, Oleta eta Plazakolako portuak, %4,26 eta %5,20ko igoera ertain zein maximoak izango dituztelarik urrenez-urren. Proba amaitzeko, 5kmtako oinezko lasterketa izango du herriko kaleetan zehar.

             

 

II DONOSTIAKO HERRI TRIATLOIA ETA IV FAMILIARRA

2014/06/22

 

Igandea, ekainak 22, Donostian, bigarren herri triatloia eta laugarren triatloi familiarra ospatuko dira. Herri triatloia, supersprint (370m-10km-2,5km) distantzian lastertuko da, familiako triatloiak berriz, 125m-4km-1km distantzia izango du. Proba hauek, Triku Kirol Taldea, Gipuzkoako Triatloi Federazioa eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuko dituzte.

 

Herri triatloiaren hasiera goizeko 9:45tan izango da, bi kategorietan. Triatloi familiarra berriz, eguerdiko 12:00etan hasiko da. Kontutan izan behar da, triatloi familiarrean, helburua kirola familian egitea dela, beraz, ez da denborarik hartuko. Familietako kide desberdinek parte hartu dezakete. Probaren helburua kirola familian egitea denez, atal guztiak taldean egingo dira. Probak ez du lehiaketa izaerarik.

HemerotecaHemeroteka