EUS | CAS

IRATI MENDIA ETA JON UNANUE EUSKADIKO AKUATLOI TXAPELDUNAK PLENTZIAN

IRATI MENDIA ETA JON UNANUE EUSKADIKO AKUATLOI TXAPELDUNAK PLENTZIAN PLENTZIAKO AKUATLOIA 2014/07/06

Igande honetan, uztailak 6, Plentziako herrian Akuatloia ospatu da, Euskadiko txapelketa izan delarik modalitate honetan. Euskoman Triatloi Taldeak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatu dute eta sprint (2.5km-1km-2.5km) distantzian lastertu da.

 

Garaileak, gipuzkoarrak eta Yepa Triatloi Klubekoak diren Irati Mendia emakumezkoetan, 0:38:24ko denborarekin, eta Jon Unanue gizonezkoetan, 0:33:06ko denborarekin. 2014. Euskadiko Akuatloi Txapelketa ere beraientzat izan da.

 

Taldeka, Durangoko Mugarra Triatloi Taldea izan da garaile emakumezkoetan eta Araba-Tri Triatlón gasteiztar Taldea gizonezkoetan.

 

EMAKUMEZKOETAN

1 MENDIA GARCIA, IRATI  YEPA TRIATLOI KLUBA 0:38:24

2 LOIZATE SARRIONAINDIA, IRENE MUGARRA TRIATLOI TALDEA 0:38:34

3 OSTOLAZA ZABALA, USOA ZARAUTZ TRIATLOI ELKARTEA 0:38:56

 

GIZONEZKOETAN

1 UNANUE AIERZA, JON YEPA TRIATLOI KLUBA 0:33:06

2 FLORES TABARES, ROBERTO URDAITRI TRIATLOI TALDEA 0:33:30

3 UGARTE RAMOS OÑATIKO TRI TALDEA 0:33:37

HemerotecaHemeroteka