EUS | CAS

ASTEBURU HONETAN BILBOKO ITSAS ADARREAN AKUATLOIA IZANGO DA PROTAGONISTA

ASTEBURU HONETAN BILBOKO ITSAS ADARREAN AKUATLOIA IZANGO DA PROTAGONISTA BILBOKO ITSASADAR I. AKUATLOIA 2014/07/19

Datorren larunbata, uztailak 19, goizeko 11:30etan, Bizkaiko hiriburuko itsas adarrean, lehen akuatloia ospatuko da. Proba, Onesportone Kirol Elkarteak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatu dute eta honako distantzian lastertuko da: 2km-800m-2km.

 

Irteera, helmuga eta boxak, Uribitarteko Moila parean kokatuko dira, bertan  materialaren kontrola egingo delarik. Lehen oinezko lasterketak 2kmtako ibilbideari aurre egin beharko diote, Itsas adarrarekiko paralelo dagoen ibilbide bati bi itzuli emanez. Lehen trantsizioaren ondoren, akuatletek 800mtako igeriketa saioari aurre egin beharko diote, itsas adarrean joan etorriko ibilbidea osotuz, Kalatraba Zubi parera joan etorria eginez. Bigarren trantsizioaren ondoren, helmugara iritsi aurretik, eta lasterketa amaitzeko, beste 2kmtako oinezko lasterketa osotu beharko dute, ibilbidea lehen atalaren berdina izango delarik.

 

Bilboko lehen itsas adarreko akuatloiaren barne, beste bi proba ere antolatu dira, disziplina hau probatu nahi duen orok, parte hartzeko aukera izan dezan. Horrela, goizeko 10:45etan, 1999 eta 2004. urteetan jaiotakoek, promesek, izango dute aukera. Hauek 200mtako igeriketa saioa osotuko dute lehenik, gero, bigarren atalari, 500mtako oinezkoari ibilbidearekin proba amaitu ahal izateko. Goizeko 11:00tan berriz, Acuatloi popularra izango da, federatu gabe daudenentzat pentsatua. Hauek, 1km oinezko lasterketan, 400m igeriketan eta 1km oinez egin beharko dituztelarik.

HemerotecaHemeroteka