EUS | CAS

ASTEBURU HONETAN GETXON OSPATUKO DA TRIATLOIA

ASTEBURU HONETAN GETXON OSPATUKO DA TRIATLOIA GETXOKO I. TRIATLOIA-AGUST├ŹN UGARTE MEMORIALA 2014/07/26

Larunbata, Uztailak 26, Getxoko lehen triatloia ospatuko da, Agustin Ugarte memorala izango delarik. Distantzia olinpikoan (1,5km-40km-10km) lastertuko da eta  TRIRUNNERS GETXO eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatu dute. Probaren hasiera arratsaldeko 17:00etan emakumezkoen kategorian eta 17:15etan gizonezkoetan emango zaio.

 

Igeriketa saioak, 1.500m izango ditu, hasiera itsasadarrean,  Bizkaia Zubiaren  parean emango zaiolarik, itsas alderuntz abiatuz, seinalizatutako bi buia egongo dira eta hauek ezker aldera utziz, Areetako hondartzara iritsiko dira, boxeak, han inguruan kokatuko direlarik. Lehen transizioaren ondoren, bizikleta saioari ekingo diote, honek 40km izanik, hondartzatik irten eta Bilboko norabidean Rontegiko Zubia, Asua, Umbe, Loiu, Gatika, Laukiz (bertan Agustin Ugarteren oroimenezko arkua egongo delarik), Butroi, Urduliz, Unbeko Gaina, Leioa, Astrabudua, berriro Getxora itzultzeko, Itsasadarreko errepidetik Bigarren transizioaren ondoren, oinezko lasterketari ekingo diote, 5kmtako bi itzuli osotu beharko dituztelarik. Boxeak, Ereagako hondartza eta Bizkaia Zubiaren tartean, amaiera Bizkaia Zubian izanik, bertan egongo bait da  helmuga.

HemerotecaHemeroteka