EUS | CAS

USOA OSTOLAZA ETA FELIPE BARRAZZA GARAILE ONDITZ OROITUZ TRIATLOIAN

USOA OSTOLAZA ETA FELIPE BARRAZZA GARAILE ONDITZ OROITUZ TRIATLOIAN XXXIV. ONDITZ OROITUZ TRIATLOIA 2019/06/30

~~Igandea, ekainak 30, Atletiko San Sebastian Klubak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta, Donostiako XXXIV. Triatloia, Onditz oroituz, ospatu zen distantzia olinpikoan (1,5km – 38,5km – 10km).

Guztira, edizio hontan, ia 700 triatleta izan ziren izena eman zutenak frogan hartzeko asmoz, hauengandik 87 emakumezkoak zirenik.

Goizeko 09:15tan eman zitzaion irteera emakumeen frogari eta 15 minutu beranduago, 09:30tan gizonezkoei, Kontxako Badian igerian osatu beharreko 1,5 kilometroko atalari.

Emakumezko mailan, eta igeriko saio ikusgarria osatu ondoren, ANB Triathlon Team Portugaleteko Raquel Pérez genuen buruan minutu eta hamabost segunduko abantailarekin australiatik etorritako Matilda Vilder eta Jess Ashworthrekiko. Laugarren, hauengandik oso hurbil, Usoa Ostolaza zarauztarra geneukan. Bestetik eta gizonezkoetan, aldeak txikiagoak ziren lehen hamarren artean. Hor zeunden faborito guztiak, Felipe Barrazza txiletarra, Antonio Benito, Kevin Viñuela, Xabier Tijero, Unai Sagarzazu, Ander Segurola,…

Behin eta bizikleta jaso ondoren, Usoak, atala hasi eta bezain pronto, australiarrekin bat egin zuen, eta ritmo gogorra ezarriz, hauetatik bat, Ashworth hain zuzen ere, atzean uztea lortu zuen eta horrez gain buruan zihoan Raquel Pérez ere gainditu zuten. Ibilbide gogorra zuten osatu beharrezkoa, eta Usoak indartsu ikusten zuen bere burua eta behin eta berriro ahalegintzen zen australiarra atzean uzten.
Azken atala, oinezko lasterketan osatu beharrezko 10 kilometro, izango zen irabazlearen izena emango ziguna.

Gizonezkoetan ere, bikote bat azaldu zigun buruan bigarren trantsizioan, Barrazza txiletarra, eta Viñuela espaniarra. Hauengandik eta minutu bateko atzerapenaz, Antonio Benito eta Aleix Domenech. Frogaren garailea laukote honengandik aterako zen.

Emakumezko mailan, azken saio txukuna egin ondoren, Usoa Ostolazak Vilder australiarra menderatzea lortu zuen eta hortaz XXXIV. edizioko garaile izan genuen. Bigarren, minutu eta hogeitabost segundura, Vilder sailkatu zen, eta hirugarren, lasterketa izugarri ona egin ondoren, kontuan hartuz Donostiako triatloia bere laugarren triatloia zela, Maddi Marquet, hirugarren postuaz gain, Gipuzkoako txapela ere bereganatuz.

Aldiz, gizonezkoetan, lasterketa pil-pilean izan genuen, eta ez zen erabaki azken metroetaraino. Barrazzak lortu zuen zuen garaipena Viñuelari hiru segundu ateraz, eta ondoren, hirugarren, podiuma osatuz, Antonio Benito sailkatu zen. Unai Sagarzazu, izan genuen, seigarren sailkatuz, Gipuzkoako txapeldun.   
 
SAILKAPENAK
EMAKUMEZKOETAN
1.- Usoa Ostolaza Zabala, Saltoki Diquesi Trikideak. 02:16:04
2.- Matilda Vilder, Australia. 02:17:29
3.- Maddi Marquet Ferran, Atletico San Sebastian. 02:19:16

GIZONEZKOETAN
1.- Felipe Barrazza, Chile. 01:54:44
2.- Kevin Tare Viñuela González, Cidade de Lugo Fluvial. 01:54:47
3.- Antonio Benito López, Cidade de Lugo Fluvial. 01:55:37

info.+ http://www.triatloi.org/campus/pub/clasificacionPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=1482

HemerotecaHemeroteka