EUS | CAS

EGUZKIÑE OTEGUI ETA IÑAKI LOINAZ AKUATLOIKO EUSKADIKO TXAPELDUNAK

EGUZKIÑE OTEGUI ETA IÑAKI LOINAZ AKUATLOIKO EUSKADIKO TXAPELDUNAK 2019ko UZTAILAREN 6an, GETXOKO AKUATLOIAREN III. EDIZIOA OSPATU DA.

~~Larunbata uztailak 6, Getxoko TKrono Triatloi Klubak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta, Getxoko III. Akuatloia ospatu da. Uraren temperatura zela eta, frogaren formatoa aldatu zen, eta hortaz atal bitan lehiatu ziren, igeri eta oinezko lasterketa (1km – 5km). Gainera frogak, aurtengo Euskadiko txapeldunen izenak emango zizkigun.
Guztira, lau irteera izan genituen Areetako hondartzan. 09:30tan kadete mailakoen txanda izan zen. Bi minutu geroago ez federatuei tokatu zitzaien.
Ondoren, 10:15tan emakumezkoen txanda izan zen, eta 10:30tan gizonezkoena.
Emakumezkoen artean, igeriko atalean lortutako abantaila baliatuz, Urbiko TT Basauriko Eguzkine Otegui izan genuen irabazle, Euskadiko txapela lortuz, Itziar Portero eta Naiade Velascoren aurretik.
Gizonezkoen artean aldiz, korrikako saioak erabakiko zituen frogaren ohoreko postuak. Azkarrena atal hontan, frogaren garaile, eta Euskadiko txapeldun berria, ANB Triathlon Team Portugaleteko Iñaki Loinaz azkoitiarra izan genuen. Bigarren postuan, Zarautz Triatloi Elkarteko Guillermo Vahl sailkatu zen, eta hirugarren ANBko Javier Fernández. 

SAILKAPENAK
EMAKUMEZKOETAN
Absolutoa
1.- Eguzkine Otegui Hornillos, Urbiko TT Basauri. 00:37:40
2.- Itziar Portero Barcena, Getxo Triatloi Taldea. 00:38:27
3.- Naiade Velasco Rodríguez, Sestao Triatloi Taldea. 00:38:36

GIZONEZKOETAN
Absolutoa
1.- Iñaki Loinaz, Ascentium ArabaTri. 00:30:34
2.- Guillermo Vahl Pedrosa, Triatlón Elkartea Zarautz. 00:30:58
3.- Javier Fernández Vicario, ANB Triatlón Portugalete. 00:31:02

Info.+ http://www.triatloi.org/campus/pub/clasificacionPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=1496


Aipatu, baita, Akuatloi Herrikoia ere ospatu zela.
Info. + http://www.triatloi.org/campus/pub/clasificacionPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=1471

HemerotecaHemeroteka