EUS | CAS

UZTAILAK 20an, GETXOKO VI. TRIATLOIA OSPATUKO DA DISTANTZIA OLINPIKOAN

UZTAILAK 20an, GETXOKO VI. TRIATLOIA OSPATUKO DA DISTANTZIA OLINPIKOAN AGUSTIN UGARTEREN OROIMENEZ VI. TRIATLOIA 2019/07/20

~~Larunbatean uztailak 20, goizeko 09:30tan, Getxotri Triatloi Taldeak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta, Agustín Ugarteren oroimenez ospatzen den Getxoko VI. Triatloia jokatuko da distantzia olinpikoan (1,5km – 46km – 10km).

Trantsizio gunea 07:45tan ireki eta 09:15tan sarratuko da. Ondoren, 09:30tan, emakumezkoen probari emango zaio hasiera, eta gizonezkoei 09:45tan.

Areetako hondartzan izango dute irteera lerroa, eta 750 metroko ibilbideari, bira bi eman beharko zaio, igerian egin beharreko 1,5 kilometroko saioa osatzeko.

Trantsizioa gunera abiatu, eta bizikletak hartuz, bigarren atalari ekin beharko diote, 46 kilometroko ibilbidea osatuz.

Gogoarazi, nahiz eta distantzia olinpikoa izan, drafting edo eta gurpilean joatea debekatua izango dela.

Bigarren atala osatuz gero, eta bigarren trantsizioa egin ondoren, hirugarren eta azken atala izango dute aurretik triatletek, 10 kilometroko oinezko lasterketa, Bizkaia Zubiaren ondoan kokatuko den helmugan bukatzeko.

Segurtasun neurriak direla eta, antolakuntzak, mozketa puntu bi ezarriko ditu bizikletako saioan zehar. Lehena, 14. kilometroan izango da, eta hori gainditzeko denbora muga goizeko 11:00ak izango da. Bigarren mozketa puntua, 27,6 kilometroan kokatuko da eta hortik gainditzeko ordu epea 11:40 izango da.
Horrez gain, eta goizeko 09:50tan Triatloi Open proba (ez federatuak) ere ospatuko da.


info.+ http://www.triatloi.org/campus/pub/mostrarPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=1478

HemerotecaHemeroteka