EUS | CAS

2014.ko EUSKAL HERRIKO TRIATLOI GALA

2014.ko  EUSKAL HERRIKO TRIATLOI GALA Igande honetan, otsailak 1, urteroko Euskal Herriko duatloi eta triatloi jaia ospatu da. Bi modalitate triatletiko hauek zirkuitoan sartu zirela bostgarren urtea pasa denean, zirkuitoa gipuzkoa, bizkaia eta arabako herrialdeez gain nafarroara zabalduz, triatloi eta duatloiarekin bat egitekotan. Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta eta Nafarroako federazioaren laguntzaz, oraingo honetan, gala, Irunen kokatuta dagoen Atalaya Hotelean izan da, 2014. urteko triatleta eta duatleta onenak saritu asmoz. Agustín Méndez, Euskadiko Triatloi Federazioko presidentea, Enrique Hernandez, Nafarroako Triatloi Federazioko presidentea, Kepa Rodriguez, Bizkaiko Triatloi Federazioko presidentea, Julio Iglesias, Arabako Triatloi Federazioko presidentea eta Xabier Oianeder Gipuzkoako Triatloi Federazioko presidentea izan dira, jantokian, bazkal ostean sariak banatu dituztenak. Aipatu behar da, jende ugari bertaratu dela. Lourdes Oiartzabal eta Ander Agirre Antxintxika Servimasa T. T.ko gipuzkoarrak duatloian eta Irati Etxaburu Zarautz T.E.ko eta Jon Unanue Yepa T.K.e.ko gipuzkoarrak triatloan, izan dira txapela bereganatu duten kirolariak. Taldeka, duatloian eta triatloian, Antxintxika Servimasa T.T. talde gipuzkoarra eta nesken kategorian triatloian, Araba-Tri C.T. talde arabarra, izan dira garaile 2014. denboraldian.

HemerotecaHemeroteka