EUS | CAS

ASTEBURU HONETAN SOPELAN EUSKADIKO DUATLOI SPRINT TXAPELKETA

ASTEBURU HONETAN SOPELAN EUSKADIKO DUATLOI SPRINT TXAPELKETA SOPELAKO X. DUATLOIA 2015/02/14 EUSKADIKO DUATLOI SPRINT TXAPELKETA

Datorren larunbata, otsailak 14, duatloiko zita Sopelan izango da, 2015. Euskal Herriko duatloi zirkuituaren lehen proba izateaz gain, Ermuko proba bertan behera gelditu ondoren, Euskadiko duatloi sprint txapelketa jokatuko da. Proba sprint distantzian lastertuko da eta Hirubi Triatloi Taldeak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuko dute.

 

Irteera, helmuga eta boxeak, Sopelako Udaletxe inguruan kokatuko dira, Aretxabaleta enparantzan. Probaren hasiera, arratsaldeko 16:15etan emakumezkoen kategorian eta 16:30etan gizonezkoetan izango da. Duatletek, 5,2kmtako oinezko atala, 19,2kmtako bigarren bizikleta saioan eta amaitzeko, helmuga lerrora iritsi aurretik, azken 2,5kmtako oinezko lasterketari aurre egin beharko diote.

 

Oinezko bi saioak, osoki, herriko kaleetan zehar igaroko dira. Lehen atalean, partehartzaileek bi itzuliz osatutako ibilbideari aurre egin beharko diote eta bigarren transizioaren ondoren, helmuga lerrora iritsi baino lehenago, beste itzuli bat eman beharko diote ibilbide berberari.

 

Bizikleta saioan, lehen transizioaren ondoren, Uribe Kostako herri printzipalenetatik igaroko den zirkuitu bati aurren egin beharko diote. Sopelatik irten, Barrika, Plentzia, Urduliz zeharkatuz Sopelara itzultzeko.

HemerotecaHemeroteka