EUS | CAS

ASTEBURU HONETAN MUNGIAN EUSKAL HERRIKO DUATLOI ZIRKUITUKO HIRUGARREN PROBA

ASTEBURU HONETAN MUNGIAN EUSKAL HERRIKO DUATLOI ZIRKUITUKO HIRUGARREN PROBA MUNGIAKO VII. DUATLOIA 2015/02/28

Larunbata, otsailak 28, arratsaldeko 16:00etan emakumezkoen kategorian eta 16:15etan gizonezkoetan, Mungian izango da duatloiarekin zita, IA Sport Event eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta. Duatloi honen zazpigarren edizioa izango da eta sprint (5km-21km-2’5km) distantzian lastertuko da. Hirugarren proba puntuagarria izango da 2015. urteko Euskal Herriko zirkuitoari dagokionez.

 

Irteera eta helmuga, baita boxeak ere Mungiako udaletxearen inguruan kokatuko dira. Proba, lehen atalean, 5kmtako oinezko lasterketaz osatuko da, herriko ibilbide bati bi itzuli emanez eta hirugarren atalean 2,5kmtakoa, ibilbide berari itzuli bat emanez. Bi atal hauen artean, bizikleta gainean, bigarren atala osatuko dute, 21kmtako ibilbide bati bi itzuli emanez, Billela Gaina, Jatabe Maruri, Gatika Gaina pasatuz berrriro Mungiako herrira bueltatuz, berriro probako muinera itzuliz, bigarren itzuli bat emateko

HemerotecaHemeroteka