EUS | CAS

ASTEBURU HONETAN AZKOITIAN EUSKADIKO ETA GIPUZKOAKO DUATLOI MOTZ TXAPELKETAK JOKATUKO DIRA

ASTEBURU HONETAN AZKOITIAN EUSKADIKO ETA GIPUZKOAKO DUATLOI MOTZ TXAPELKETAK JOKATUKO DIRA AZKOITIKO XVI. DUATLOIA 2015/04/18

Apirilak 18 larunbata, arratsaldeko 15:15etan, emakumezkoen kategorian eta 15.25etan gizonezkoetan, Azkoitiko duatloiaren hamaseigarren edizioa ospatuko da, Azkoitiko Triatloi Taldeak, Gipuzkoako Triatloi Federazioak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta. Proba hau, distantzia motzekoa (9,9km- 34km-4,5km) izango da. 2015an Euskadin jokatuko den azken proba puntuagarria izango da Euskal Herriko zirkuitoari dagokionez eta gainera Euskadiko eta Gipuzkoako duatloi motz txapelketak jokatuko dira bertan.

 

Boxeak, Herriko Enparantzan, Udaletxe frentean, kokatuko dira. Oinezko lasterketako saioak, Azkoitiako herrian zehar igaroko dira, lehena 9,9 kmtakoa, 3.3 kmtako ibilbideari hiru itzuli eman beharko zaizkiolarik eta bigarrena 4,5 kmtakoa, 2.25 kmtako ibilbideari bi itzuli emanez, hau ere herriko kaleetan zehar, Kale Nagusian  kokatuko den helmugara iristeko. Bi atal hauen artean, bizikleta saioa bete beharko dute, GI-631 errepidean, Azkoitiatik Zumarragara joan-etorria egin beharko dute, bigarren ataleko 34 kmtako ibilbidea bete ondoren, boxetara itzultzeko.

HemerotecaHemeroteka