EUS | CAS

ASTEBURU HONETAN TRIATLOI ZIRKUITUAREN HASIERA GETARIAN ETA EUSKADIKO SPRINT TXAPELKETA BERMEON

ASTEBURU HONETAN TRIATLOI ZIRKUITUAREN HASIERA GETARIAN ETA EUSKADIKO SPRINT TXAPELKETA BERMEON

GETARIAKO I. TRIATLOIA

2015/05/01

 

Ostirala, maiatzak 1, Getariako lehenengo triatloia ospatuko da, 2015. Euskal Herriko zirkuituaren barruan, Euskadin jokatuko den zirkuitoko lehen triatloia izango delarik. Proba, sprint distantziakoa izango da (0,750km-20km-5km), eta Herriko taldea den Getaitri Triatloi Klubak, Gipuzkoako Triatloi Federazioak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuko dute.

 

Lasterketaren muina eta boxeak  Getariako portu inguruan kokatuko dira. Emakumezkoen lasterketaren hasiera 16:00tan izango da eta gizonezkoena 16:10ean.

 

Irteera, Getariako hondartzan emango da eta triatletek lauki luze itxura duen  750mtako igeriketa saioari aurre egin beharko diote. Ondoren, portuan kokatuta egongo diren boxeetara gerturatu beharko dute, 20kmtako bizikleta saioa hasi aurretik. Bigarren atal honetan, Getariatik irten eta Garate gainetik Meagas alderuntz joango dira, handik Oikia eta Zumaia zeharkatu ondoren, N-634 errepidetik Getariako boxetara hurbiltzeko. Probari amaiera emateko,  bigarren trantsizioaren ondoren, partehartzaileek  azken oinezko lasterketako atalari aurre egin beharko diote 5kmtako herri barruko ibilbidea osotuz, bertan, 2.5kmtako 2 itzuli eman beharko dituztelarik, Udaletxe inguruan kokatuta izango den helmugara iristeko.

 

IX. BERMEOKO CAMPOS TRIATLOIA

RAFA MEMORIALA

2015/05/02

 

EUSKADIKO TRIATLOI SPRINT TXAPELKETA

 

Larunbata honetan, maiatzak 2, Bermeoko bederatzigarren triatloia ospatuko da, 2015. Euskal Herriko zirkuituaren barruan, Euskadin jokatuko den zirkuitoko bigarren triatloia izango delarik. Sprint distantziakoa izango da (0,750km-24km-5km). Herriko taldea den Aritzatxu Triatloi Taldeak, Innevento Sport eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuko dute. Gainera, distantzia honi dagokionez, Euskadiko Txapelketa jokatuko da.

 

Lasterketaren muina, helmuga eta boxeak Portu Zaharra pasealekuan kokatuko dira, Kirol Portuan, Olatuaren monumentuaren ondoan. Emakumezkoen probaren hasiera 16:00tan izango da eta gizonezkoena 16:10ean.

 

Irteera, Portu Zaharrera bideratzen duen tartean kokatuko da eta 750mtako igeriketa saioa osatu ondoren, boxeetara gerturatu beharko dute, hauek Portu Zaharreko sarreran kokatuko direlarik. Lehen trantsizioaren ondoren, triatletek bizikleta saioari ekin beharko diote, 24kmtako ibilbideari aurre eginez, Bakiora joan-etorria. Probari amaiera eman eta helmugara iritsi baino lehen,  bigarren trantsizioaren ondoren, partehartzaileek  azken oinezko lasterketako atalari aurre egin beharko diote 5kmtako ibilbidea osotuz.

HemerotecaHemeroteka