EUS | CAS

ASTEBURU HONETAN ERE BI TRIATLOI ZITA EUSKADIN, DEBAN ETA SANTURTZIN

ASTEBURU HONETAN ERE BI TRIATLOI ZITA EUSKADIN, DEBAN ETA SANTURTZIN

VII. DEBA XTREME TRIATLOIA

2015/05/09

 

Larunbata honetan, maiatzak 9, Deban, bere triatloiaren zazpigarren edizioa ospatuko da, sprint (750m-25km-5,2km) distantzian lastertuko delarik. Proba, Deba-Itziar Extreme Kirol Taldeak, Gipuzkoako Triatloi Federazioak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatu dute. Euskadin jokatuko den 2015eko Euskal Herriko triatloi zirkuituko hirurren proba puntuagarria izango da.

 

 Proba, goizeko 10:45etan hasiko da emakumezkoen kategorian, eta 11:00tan gizonezkoen kategorian. Lasterketaren muina, boxeak, gurutze gorriaren aurrean dagoen zelaian kokatuko dira. Probaren hasiera, igeriketa saioa, hondartzan izango da, 750mtako zirkuituari aurre egin beharko diotelarik. Boxetatik pasa ondoren, bigarren atalera pasatuko dira, bizikleta saioan 25 kmtako ibilbide gogorra osotu beharko dutelarik. Amaitzeko, hirugarren atala, 5,2 kmtako oinezko lasterketa bete beharko dute, helmugara heldu aurretik, 2,6 kmtako ibilbideari bi itzuli eman beharko dizkiotelarik.

 

 

SANTURTZIKO III. TRIATLOIA

2015/05/10

 

Igande honetan, maiatzak 10, Santurtziko hirugarren triatloia ospatuko da. Sprint (750m-20km-5km) distantzian lastertuko da eta antolakuntza, IA Sport Event eta Euskadiko Triatloi Federazioaren esku izango da. Gainera, 2015. urteko Euskal Herriko zirkuitoari dagokionez laugarren proba puntuagarria izango da Euskadin.

 

Proba, goizeko 11:00tan hasiko da emakumezkoen kategorian, eta 11:15etan gizonezkoen kategorian. Lasterketa, ezkerraldeko herri honetako portu aldean igaroko da. Boxak eta helmuga, Santurtziko KUEko atletismoko pistetan kokatuta egongo da. Igeriketako 750 m-ak, kirol portua inguratuz osatuko dira. Lehen atalaren ondoren, 10 kmtako bizikleta saioari aurre egin beharko diote, portuaren aldameneko ibilbide laun bati bi itzuli emanez. Azken atalean, oinezko lasterketari aurre egin beharko diote, 2,5 kmtako ibilbideari bi itzuli emanez portuko pasealekuan, helmugara iritsi aurretik.

HemerotecaHemeroteka