EUS | CAS

LARUNBATA HONETAN DEBAN AURTENGO ZIRKUITUKO HIRUGARREN TRIATLOIA OSPATUKO DA

LARUNBATA HONETAN DEBAN AURTENGO ZIRKUITUKO HIRUGARREN TRIATLOIA OSPATUKO DA VII. DEBA XTREME TRIATLOIA 2015/05/09

Larunbata honetan, maiatzak 9, Deban, bere triatloiaren zazpigarren edizioa ospatuko da, sprint (750m-25km-5,2km) distantzian lastertuko delarik. Proba, Deba-Itziar Extreme Kirol Taldeak, Gipuzkoako Triatloi Federazioak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatu dute. Euskadin jokatuko den 2015eko Euskal Herriko triatloi zirkuituko hirurren proba puntuagarria izango da.

 

 Proba, goizeko 10:45etan hasiko da emakumezkoen kategorian, eta 11:00tan gizonezkoen kategorian. Lasterketaren muina, boxeak, gurutze gorriaren aurrean dagoen zelaian kokatuko dira. Probaren hasiera, igeriketa saioa, hondartzan izango da, 750mtako zirkuituari aurre egin beharko diotelarik. Boxetatik pasa ondoren, bigarren atalera pasatuko dira, bizikleta saioan 25 kmtako ibilbide gogorra osotu beharko dutelarik. Amaitzeko, hirugarren atala, 5,2 kmtako oinezko lasterketa bete beharko dute, helmugara heldu aurretik, 2,6 kmtako ibilbideari bi itzuli eman beharko dizkiotelarik.

HemerotecaHemeroteka