EUS | CAS

ASTEBURU HONETAN BILBON BERE BOSGARREN ERDI DISTANTZIAKO TRIATLOIA OSPATUKO DA

ASTEBURU HONETAN BILBON BERE BOSGARREN ERDI DISTANTZIAKO TRIATLOIA OSPATUKO DA V. BILBAO TRIATHLON 2015/05/30

Datorren larunbatean, maiatzak 30, Bilboko bostgarren triatloia ospatuko da. Tratloi hau, 113  edo erdi Ironman (1,9km-95km-21km) distantzian lastertuko da. Antolakuntza, Innevento Sports eta Euskadiko Triatloi Federazioaren esku dago.

 

Proba, arratsaldeko 13.30etan hasiko da emakumeen kategoriari dagokionez eta 13.35etan gizonezkoen kategoriari dagokionez. Boxeak, Areatzako Parkean kokatuta egongo dira, Arriaga Antzokiaren ondoan eta  goizeko 11.00etan irekiko dira.

 

Irteera, Bilboko Udaletxearen aurrean emango da, Nerbioko itxas adarrean, 1,9kmtako igeriketa saioa osotu beharko dutelarik, joan etorriko ibilbidea izanik. Guggenheim parera joan eta Areatza parean amaiera emango diotelarik. Ibilbidea, boia eta piraguistez inguratuta egongo da.

 

Bizikleta saioak 95km izango ditu eta drafting-a (erroberan joatea) debekatuta egongo da. Ibilbidea, partzialki itxita egongo da. Atal hau, beste urtetan baino ikusgarriagoa izango da, eta herri barrukoa, Bilbotik bi aldiz pasatuko direlarik, Viverora bi igoerak ahaztu gabe. Areatzarik  irten eta Etxebarria parketik Galdakaora, Bilbotik lehen aldiz pastasen direnean, Enekuri, Deusto eta La Salveko tunelak pasatu beharko dituzte, Zumalakarregi etorbidean jarraituz. Bigarren itzulian Botika Zaharretik eta Campo Volantinetik pasatuko dira, Areatzara iristeko.

 

Probari amaiera emateko, azken oinezko lasterketan, hiru itzuli eman beharko dizkiote, itsas adarra zeharkatzen duen hiri barneko ibilbide bati, denera 21km osotuz, Guggenheim museoa, Euskalduna Jauregia eta Iberdrola Dorrea pasatuz, Areatzako Parkean kokatuta egongo den helmugara iritsi baino lehen.

HemerotecaHemeroteka