EUS | CAS

LARUNBATA HONETAN LEKEITION EUSKAL HERRIKO TRIATLOI ZIRKUITUKO ZORTZIGARREN PROBA

LARUNBATA HONETAN LEKEITION EUSKAL HERRIKO TRIATLOI ZIRKUITUKO ZORTZIGARREN PROBA LEKEITIOKO XXIII. TRIATLOIA 2015/06/20

Datorren larunbata, ekainak 20, Lekeition, bere triatloiaren hogeitahirugarren edizioa ospatuko da Garraitz Kirol Taldea eta Euskadiko Triatloi Federazioaren eskutik. Triatloi hau sprint (750m-21km-5km) distantzian jokatuko da. Gainera, Euskadin jokatuko den 2015. urteko Euskal Herriko triatloi zirkuiturako zortzigarren proba puntuagarria izango da.

 

Proba, arratsaldeko 17:00etan hasiko da. Lasterketaren muina, boxak eta helmuga Udaletxe aurrean kokatuko dira, Independentzia Enparantzan. Irteera, Isuntzako hondartzan emango da, lehen igeriketa atalean 750m, lauki formako ibilbidea eginez farora joan-etorria. Lehen trantsizioaren (T1) ondoren, parte-hartzaileek 22kmtako bizikleta saio gogorra izango dute Plazakolara joan-etorria, bi portu igo, Oleta eta Plazakolako portuak, %4,26 eta %5,20ko igoera ertain zein maximoak izango dituztelarik urrenez-urren. Bigarren transizioaren (T2) ondoren, eta proba amaitzeko, 5kmtako oinezko lasterketari aurre egin beharko diote, portuko kaleetan zehar, Santa Catalinako ermitara joan etorria eginez.

 

Jon Alegria

HemerotecaHemeroteka