EUS | CAS

IGANDE HONETAN EUSKADIKO TRIATLOI KROS TXAPELKETA XTERRA BASQUE COUNTRYN

IGANDE HONETAN EUSKADIKO TRIATLOI KROS TXAPELKETA XTERRA BASQUE COUNTRYN XTERRA BASQUE COUNTRY 2015/06/21

Datorren igandea, ekainak 21, Gipuzkoako Oñati herrian, Xterraren (1500m-40km-10km) lehen edizioa ospatuko da eta Fortuna Kirol Elkartea, Xterra Spain eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuko dute. Gainera, Euskadiko 2015eko triatloi kros Txapelketa izango da.

 

Probaren hasiera, goizeko 11:00etan emango da, araban kokatuta dagoen Landa zingiran, bertan, 1500mtako igeriketa saoiari aurre egin beharko diotelarik. Han, lehen transizioa (T1) kokatuko da. Bigarren atala, lehen transizioaren ondoren, bizikleta saioa izango da, BTT 40kmtako ibilbidea izango delarik, Landako zingiratik Arantzazuko Santutegiruntz, bertan, bigarren transizioa (T2) kokatuko delarik. Arantzazun, hirugarren atala, 10kmtako oinezko lasterketa osotuko da, Aizkorri Aratz parke naturalean zehar. Behin ibilbidea osotu ondoren, santutegi inguruan kokatuta egongo den helmugaraArantzazu inguruan egongo den helmuga iritsiko dira.

 

Txapelketarekin batera, leku berean eta goizeko 10etan hasita, errelebozkako lasterketa eta lasterketa herrikoia jokatuko dira, ondorengo distantziak beteko dituztelarik: 1000m-20km-6km.

 

Jon Alegria

HemerotecaHemeroteka