EUS | CAS

IGANDE HONETAN ONDITZEN OROIMENEZKO TRIATLOIA JOKATUKO DA DONOSTIAN

IGANDE HONETAN ONDITZEN OROIMENEZKO TRIATLOIA JOKATUKO DA DONOSTIAN 30. ONDITZ OROITUZ TRIATLOIA 2015/06/28 EUSKADIKO ETA GIPUZKOAKO TRIATLOI OLINPIKO TXAPELKETA

Igandea, ekainak 29, Donostian berriz, hogeitahamargarren triatloia ospatuko da estatu mailan historikoena dena. Distantzia olinpikokoa (1,5km-40km-10km) izango da eta 2015ean Euskadin jokatuko den Euskal Herriko triatloi zirkuiturako bederatzigarren proba  baliogarria izateaz gain Gipuzkoako  eta Euskadiko Txapelketa izango da distantzia honetan.

 

Onditz Oroituz, Atletiko San Sebastian Klubak, Gipuzkoako Triatloi Federazioak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuko dute.

 

Emakumezkoen irteera, goizeko 9:15etan izango da, gizonezkoena berriz 9:30etan, Kontxako hondartzan. Boxeak, Kontxako Pasealekuan kokatuko dira, erlojuen parean.

 

Lehen igeriketako atalaen, 1.500mtako ibilbidea osotu beharko dute, Kontxako badian. Uretatik irten ondoren, pasealekuan dauden eskaileratatik igoko dira, Hotel Londres parean, lehen trantsizioari hasiera emateko (T1). Trantsizioaren ondoren bizikleta atalari aurre egin beharko diote, 40kmtako ibilbidea egin beharko dutelarik, Kontxako pasealekutik irten, Antiguo, eta Berio zeharkatu Zuatzura iristeko. Handik, atzeko errepidetik, Añorga Txikiruntz abiatuko dira gero Oriora joateko, Añorga, Usurbil eta  Aginaga herriak igaroz, Mendizorrotz Orioko Bentatik igo eta Gipuzkoako hiriburura jaitsi Igeldotik zehar, bigarren trantsizioari ekiteko (T2). Proba amaitzeko 10kmtako oinezko lasterketa osotuko dute, Kontxako Pasealekutik irten eta Real Club de Tenis arte joango dira, han itzulia emanez, Atletico San Sebastianeko instalakuntzetaraino, hiru itzuli emanez. Helmuga, Vinuesa Plazan kokatuko da.

 

Twitter: #OnditzTri15

 

Jon Alegria

HemerotecaHemeroteka