EUS | CAS

LARUNBATA HONETAN PLENTZIAKO AKUATLOIA OSPATUKO DA

LARUNBATA HONETAN PLENTZIAKO AKUATLOIA OSPATUKO DA PLENTZIAKO XII. AKUATLOIA 2015/07/04

Datorren larunbata, uztailak 4 arratsaldeko 6:00etan, Plentziako herrian bere hamabigarren akuatloia ospatuko da. Antolakuntzak, parte-hartzaileen muga 150 akuatletetan jarri du. Proba, Euskoman Triatloi Taldeak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuko dute eta sprint (2,5km-1km-2,5km) distantzian lastertuko da.

 

Irteera, helmuga eta boxak, Jai-Alai frontoiaren aurrean kokatuko dira, Plazatxoa plazan, eta bertan materialaren azterketa egingo da. Lehen oinezko lasterketak 2,5kmtako ibilbidea izango du Gazteluondo parkean korrika egingo dutelarik. Lehen trantsizioaren ondoren (T1), akuatletek kilometro batetako igeriketa saioari aurre egin beharko diote, Plentziako itsasadarrean joan-etorria eginez. Bigarren trantsizioaren ondoren (T2), helmugara iritsi aurretik, proba amaitu aurretik beste 2,5kmtako oinezko lasterketa osotu beharko dute, ibilbidea lehen atalaren berdina izango delarik.

 

Twitter: #PlentziAkua15

 

Jon Alegria

HemerotecaHemeroteka