EUS | CAS

DATORREN IGANDE HONETAN PASAIN ZIRKUITUKO HAMARGARREN TRIATLOIA OSPATUKO DA

DATORREN IGANDE HONETAN PASAIN ZIRKUITUKO HAMARGARREN TRIATLOIA OSPATUKO DA PASAI DONIBANEKO II. TRIATLOIA 2015/07/05

Datorren igandea, uztailak 5 goizeko 11:30etan, Pasai Donibaneko bigarren triatloia ospatuko da, sprint (750m-20km-5km) distantzian. Antolakuntza Itxas Mendi K.K.E, Xanju Kirol Kluba, Gipuzkoako Triatloi Federazioa eta Euskadiko Triatloi Federazioaren esku izango da. Gainera, Euskadin jokatzen den 2015eko Euskal Herriko triatloi zirkuiturako hamargarren proba puntuagarria izango da.

 

Boxak Nabaldean kokatuko  dira. Probaren hasiera arraun taldearen egoitza ondoko arranpalatik izango da, pasaiako badian 750mtako igeriketa saioarekin. Boxetatik pasa ondoren, lehen transizioan (T1), partehartzaileek bizikleta hartu eta atal honetako 20kmak betetzeko Jaizkibelgo mendate historikoaren igoerari ekingo diote. Amaitzeko,  bigarren transizioan (T2), bizikletak boxetan utzi eta oinezko 5kmtako lasterketa hasiko dute. Lasterka, Pasai Donibanek daukan kale bakarretik ibili beharko dira, 2.5kmko bi itzuli eginez, bere pasartetxoak zeharkatuz, Bizkaia plazan kokatuko den helmugara iritsi baino lehen.

Twitter: #PasaiTri15

Jon Alegria

HemerotecaHemeroteka