EUS | CAS

UZTAILAK 10 IGANDEAN EUSKADIKO DISTNTZIA LUZEKO TRIATLOI TXAPELKETA GASTEIZEN

UZTAILAK 10 IGANDEAN EUSKADIKO DISTNTZIA LUZEKO TRIATLOI TXAPELKETA GASTEIZEN TRIATHLON VITORIA-GASTEZ 2016/07/10 EUSKADIKO TRIATLOI LUZE TXAPELKETA

Igandean, uztailak 10an, goizeko 8:00etan hasita eta  irteera desberdinetan, Gasteizko triatloia ospatuko da. Bi proba desberdin izango dira, HALF deiturikoa (1.9km-90km-21km) eta IRON (3.8km-180km-42km) deiturikoa. Gainera, azkenengo hau, Euskadiko distantzia luzeko txapelketa izango da. Probak, Maratlon kirol elkarteak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuko ditu.

 

Irteera Landa herrian izango da, lehen igeriketako atala bertako urtegian egingo delarik. Bertan egongo da kokatu T1a edo lehen transizioa. Igeriketako saioa amaitu ondoren, hau da, bizikleta saio hasteko, partehartzaileek beren bizikletak hartu beharko dituzte, Arabako lautada zeharkatuz, Ullibarri Gamboa inguratuz, bigarren transiziora T2ra iristeko. Bigarren transizio hau Olaguibel kalean kokatuko da. Biziketa saioa amaitu ondoren, oinezko lasterketari ekin beharko diote. Oinezko ibilbideak, hiri barneko parke eta oinezko pasealeku desberdinak inguratuko ditu, itzuli desberdinak emanez, Españako plazan kokatuta egongo den helmugara iritsi aurretik. 

 

Twitter: #TriVitoria

 

Jon Alegria

HemerotecaHemeroteka