EUS | CAS

LARUNBATEAN MUTRIKUN GIPUZKOAKO TRIATLOI SPRINT TXAPELKETA JOKATUKO DA

LARUNBATEAN MUTRIKUN GIPUZKOAKO TRIATLOI SPRINT TXAPELKETA JOKATUKO DA MUTRIKUKO III. SPRINT TRIATLOIA 2015/09/19

Larunbata honetan, irailak 19, mutrikuko hirugarren triatloia ospatuko da. Sprint (750m-18,6km-5km) distantzian lastertuko da. Proba, Talaixa Triatloi Kluba, Gipuzkoako Triatloi Federazioa eta Euskadiko Triatloi Federazioaren esku izango da, eta 2015. urteko Euskal Herriko triatloi zirkuitorako hamalaugarren proba puntuagarria izango da. Gainera, Gipuzkoako triatloi Sprint Txapelketa jokatuko da.

 

Lasterketa, arratsaldeko 17:00etan hasiko da emakumezkoen kategorian eta 17:15etan gizonezkoen kategorian. Boxeak Mutrikuko hondartza munizipaleko kantina kokatzen den lautadan egongo dira. Irteera Mutrikuko marea naturalak sortzen diren aldameneko ranpan emango da. Lehen igeriketa saioan, hiru builaz mugatuta  egongo den  ibilbidea osotu beharko dute, builak inguratuaz, 750 metroak osatzeko. Lehen transizioaren (T1) ondoren, 18,6kmtako bizikleta saioari aurre egin beharko diote, ibilbide gogor bati aurre eginez. Amaitzeko, bigarren transizioa (T2) osotu ondoren, 5kmtako oinezko saioari bete beharko dute, portu inguruko kaleetan zehar.

 

Gainera egun berean, goizeko 11etan hasita, III. Mutrikuko Triatloi Herrikoia ospatuko da. Proba hau super sprint (370m-10km-2,5km) distantzian lastertuko da, bertan 15 urtetik gorakoek parte hartu ahalko dutelarik.

 

Twitter: #MutrikuTri15

 

Jon Alegria

HemerotecaHemeroteka