EUS | CAS

SESTAOKO DUATLOI TXIKIA

SESTAOKO DUATLOI TXIKIA SESTAOKO DUATLOI TXIKIA 2015/10/18

Kirol jaia Sestaon, non Sestao Triatloi Taldea, herriko triatloi taldearen eskutik, lehen Duatloi Txikiaren edizioa ospatu zen, 0tik 13 urtetako haurrak parte hartu zutelarik. Ekitaldi honen helburua, gaztetxoen artean kirol hau ezagutaraztea da, kirol jardunaldi polit bat pasatu eta azaroan abian jarriko den Sestaoko triatloi eskola bultzatzea. Kategoria desberdinetako 250 haur baino gehiago jarri ziren Sestaoko Gran Via kalean kokatuta zegoen  irteera lerroan, bakoitzari tokatzen zitzaion kategorian parte hartuz. Giro polita guraso eta bertaratu zirenen artean. Eguraldia lagun izan zuten txikiek, ibillbide lehorrarekin parte hartu zutelarik. La Salle ikastetxean kokatuta zegoen transizio gunea, haurrez bete zen, bertan lasterketa osatzeko behar ziren bi transizioak egin ahal izateko.

Antolakuntza, ikusle, partehartzaile eta laguntzaileen balorazioa erabat positiboa izan da beraz, bigarren edizioa egongo dela ziurtatzen da.

Sestao Triatloi Taldea

HemerotecaHemeroteka