EUS | CAS

JOSE MANUEL BENITEZ BENIri OMENALDIA

JOSE  MANUEL BENITEZ BENIri OMENALDIA

Kaixo lagun:

 

Dakizuen bezala, pasa den uztailaren 11an gure lagun zen Jose Manuel Benitez Mendoza “Beni” istripuz hil egin zen.

 

Bera lehendakari zen triatloi taldetik omenaldi xume bate egin nahi diogu eta gustatuko litzaiguke bera ezagutzen zutenak bertan egotea.

 

 Istripua izan zuen lekuan oroigarri  bat jarriko dugu eta datorren azaroaren 1ean goizeko 11:00etan ekitaldi txiki bat antolatu dugu. Bertan, bere lagun batzuk eginiko bertso batzuez gain, aukera eman nahi diogu edozeinek testu edo olerki bat irakurri dezan.  Norbait prestatu duen testua irakurtzea ausartzen ez bada, taldeko emailera bidaltzea eskertuko genuke.  info@urolatriatloia.com

 

Egun horretan taldeko kide  batzuk omenaldia egingo den tokiraino bizikletaz joateko asmoa dute eta irteera Areizaga Kalebarren plazan egingo da 09:45etan.

 

Bertan elkar ikusiko dugulakoan.

 

UROLA TRIATLOI KLUBA

HemerotecaHemeroteka