EUS | CAS

KIROLARI GAZTEEI BIDERATUTA TRIATLOI KAMPUSA

Kirolari gazteei bideratuta, Sestao Triatloi Eskolak, abenduaren 28, 29, 30 eta 31 egunetan Triatloi kampusa antolatuko du.

Goizeko 9:00etatik 14:00etara La Benedicta kiroldegian izango da. Gehienez ere 50 kirolari onartuko dira eta dagoeneko irekita dago aurretiazko izen-ematea.

Kirol zerbitzuko bazkideentzat 40 €ko kuota izango da, eta 50 € bazkide ez direnentzako.

Bertan parte hartzeko baldintzak hona hauek dira: 7 eta 13 urte arteko adina izatea, igeri egiten jakitea, bizikleta eta kaskoa edukitzea eta, jakina, ongi pasatzeko gogoa ere izatea.

Informazio gehiago honako helbide honetan: sestaotriatloieskola@gmail.com

Antolaketa: Sestao Triatloi Eskola
Laguntzailea: C.D.A Aurrerantz

HemerotecaHemeroteka