EUS | CAS

GAUR OSPATU DA EUSKAL HERRIKO ZIRKUITUKO TRIATLOI GALA 2015

GAUR OSPATU DA EUSKAL HERRIKO ZIRKUITUKO TRIATLOI GALA 2015 2015.go TRIATLOI GALA 2016/01/31

2015.go TRIATLOI GALA

2016/01/31

Igande honetan, urtarrilak 31, urteroko Euskal Herriko duatloi eta triatloi jaia ospatu da. Bi modalitate triatletiko hauek zirkuitoan sartu zirela seigarren urtea pasa denean, zirkuitoa gipuzkoa, bizkaia eta arabako herrialdeez gain nafarroara zabalduz, triatloi eta duatloiarekin bat egitekotan.

Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta eta Nafarroako federazioaren laguntzaz, oraingo honetan, gala, Irunen kokatuta dagoen Atalaia Hotelean izan da, 2015.  urteko triatleta eta duatleta onenak saritu asmoz.

Agustín Méndez, Euskadiko Triatloi Federazioko presidentea, Enrique Hernandez, Nafarroako Triatloi Federazioko presidentea eta Luis Aretxabaleta Euskadiko Triatloi Federazioko presidenteordea izan dira, jantokian, bazkal ostean sariak banatu dituztenak. Aipatu behar da, jende ugari bertaratu dela.

Lourdes Oiartzabal, Antxintxika Servimasa gipuzkoarra eta Iñigo Arregi C.D Erreka KE nafarra duatloian eta Ibone Sanchez del Urola T.K. arabarra eta Urko Herran Araba-Tri arabarra triatloian izan dira txapela bereganatu duten kirolariak.

Taldeka, duatloian, Antxintxika Servimasa T.T. talde gipuzkoarra eta triatloian, nesken kategorian Araba-Tri talde arabarra eta Antxintxika Servimasa T.T. talde debagoienatarra gizonezkoen kategorian, izan dira garaile 2015. denboraldian.

Sarituen listadoa:

http://www.triatloi.org/CIRCUITO2015/PREMIADOS%20CIRCUITO%202015.pdf

Twitter: #TriGala15

JON ALEGRIA

HemerotecaHemeroteka