EUS | CAS

IRAILAK 14an, OSPATUKO DA ZUMAIAN, SPRINT DISTANTZIAko GIPUZKOAKO TXAPELKETA

IRAILAK 14an, OSPATUKO DA ZUMAIAN, SPRINT DISTANTZIAko GIPUZKOAKO TXAPELKETA ZUMAIAko XIII. SPRINT TRIATLOIA 2019/09/14

~~Larunbata irailak 14, Zumaiako Triatloi Taldea, eta Gipuzkoa eta Euskadiko Triatloi Federazioek antolatuta, Zumaiako Triatloiaren XIII. edizioa ospatuko da Sprint distantzian (0,750km – 20km – 5km).

Trantsizio gunea 14:00tan ireki eta 16:45tan sarratuko dira.

Emakumezkoen irteera, 17:00tarako dago iragarrita eta gizonezkoena 17:15tarako.

Igeriko atalari ekiteko, 750 metro guztira, itsas adarraren ezker aldetik irten ondoren, itsasorantz joko dute, ondoren eskumara bira egin eta itzulera itsas adarraren eskuin aldetik egin beharko dute lehen, boxetara iritsi eta lehen trantsizioari ekiteko.
Bigarren atalean, 20kmtako ibilbide gogorra izango dute aurrez aurre Zumaia eta Aizarnabal artean, joan-etorriko ibilbidea izango dutelarik.
Bizikletak utzi, eta azken saioa izango dute aurrez aurre, itsas adarraren ondotik, 2,5kmtako zirkuito bati bira bi emanez, guztira 5km osatzeko oinezko lasterketan.

Mozketa puntu bi ezarriko dira probaren zehar. Lehena, T1ko sarreran kokatuko da, igeriko atalaren bukaeran hain zuzen ere, eta denbora muga 21 minututakoa izango da. Bigarrena, bizikletako saioaren bukaeran kokatuko da, eta gainditzeko denbora muga ordu bete eta bost minututakoa izango da froga hasieratik neurtuz.

Info.+: http://www.triatloi.org/campus/pub/mostrarPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=1451

Adierazi baita ere, proba honen aurretik, Triatloi Herrikoiaren VIII. edizioa ospatuko dela, SuperSprint distantzian (0,375km – 10km – 2,5km).
Emakumezkoen irteera 15:30tan izango da eta gizonezkoena 15:35tan.

info.+: http://www.triatloi.org/campus/pub/mostrarPrueba.asp?idioma=ca&idPrueba=1451

HemerotecaHemeroteka