EUS | CAS

BARAKALDOKO DUATLOIAREKIN EMATEN ZAIO HASIERA DENBORALDI BERRIARI

BARAKALDOKO DUATLOIAREKIN EMATEN ZAIO HASIERA DENBORALDI BERRIARI XVII. BARAKALDOKO DUATLOIA 2016/02/14

Igande honetan, otsailak 14an, goizeko 10etan, Club Triatlón Barakaldo eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta, Barakaldok bere hamazazpigarren duatloia antolatuko du. Sprint distantzian (5km-20km-2,5km) lastertuko da. Gainera, lehenengo proba puntuagarria izango da, Euskal Herriko duatloi Txapelketari dagokionez.

 

Boxeak, irteera eta helmuga, San Vicente Kirol Hirian kokatuta egongo dira. Oinezko bi ibilbideak, 5kmtakoa eta 2,5kmtakoa, herri barruko ibilbidean osotuko dira. 20kmtako bizikleta saioko ibilbidea erabat launa izango da, zirkuito bati hiru itzuli eman beharko zaizkiolarik. Hau horrela, lasterketa eskuratzeko orduan,  Kirol Hiriko atletismo pistetan  izango den helmuga lerrora heldu arte, borroka gogorra espero da, launean adituak direnen artean.

 

Info+: http://www.triatloi.org/campus/pub/mostrarPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=262

 

Twitter: #BarakaldoDu16

 

JON ALEGRIA

HemerotecaHemeroteka