EUS | CAS

ASTEBURU HONETAN SOPELAN DENBORALDIKO BIGARREN DUATLOIA JOKATUKO DA

ASTEBURU HONETAN SOPELAN DENBORALDIKO BIGARREN DUATLOIA JOKATUKO DA SOPELAKO XI. DUATLOIA 2016/02/20

Datorren larunbata, otsailak 20, duatloiko zita Sopelan izango da, 2016. Euskal Herriko duatloi zirkuituaren bigarren proba izango da. Proba sprint distantzian lastertuko da eta Hirubi Triatloi Taldeak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuko dute.

 

Irteera, helmuga eta boxeak, Sopelako Udaletxe inguruan kokatuko dira, Aretxabaleta enparantzan. Probaren hasiera, arratsaldeko 16:15etan emakumezkoen kategorian eta 16:30etan gizonezkoetan izango da. Duatletek, 5,2kmtako oinezko atala,  T1etik pasatu ondoren 19,2kmtako bigarren bizikleta saioan eta amaitzeko, helmuga lerrora iritsi aurretik eta T2a pasa ondoren, azken 2,5kmtako oinezko lasterketari aurre egin beharko diote.

 

Oinezko bi saioak, osoki, herriko kaleetan zehar igaroko dira. Lehen atalean, partehartzaileek bi itzuliz osatutako ibilbideari aurre egin beharko diote eta bigarren transizioaren ondoren (T2), helmuga lerrora iritsi baino lehenago, beste itzuli bat eman beharko diote ibilbide berberari.

 

Bizikleta saioan, lehen transizioaren ondoren (T1), Uribe Kostako herri printzipalenetatik igaroko den zirkuitu bati aurren egin beharko diote. Sopelatik irten, Barrika, Plentzia, Urduliz zeharkatuz Sopelara itzultzeko.

 

Info+: http://www.triatloi.org/campus/pub/mostrarPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=256

 

Twitter: #SopelaDu16

 

JON ALEGRIA

HemerotecaHemeroteka