EUS | CAS

ASTEBURU HONETAN MUNGIAN JOKATUKO DUATLOIA ETA ISABAKO NEGUKO TRIATLOIA BERTAN BEHERA GELDITU DA

ASTEBURU HONETAN MUNGIAN JOKATUKO DUATLOIA ETA ISABAKO NEGUKO TRIATLOIA BERTAN BEHERA GELDITU DA

MUNGIAKO VIII. DUATLOIA

2016/02/27

 

Larunbata, otsailak 27, arratsaldeko 16:00etan emakumezkoen kategorian eta 16:05etan gizonezkoetan, Mungian izango da duatloiarekin zita, IA Sport Event eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta. Duatloi honen zortzigarren edizioa izango da eta sprint (5km-21km-2’5km) distantzian lastertuko da. Hirugarren proba puntuagarria izango da 2016. urteko Euskal Herriko zirkuitoari dagokionez.

 

Irteera eta helmuga, baita boxeak ere Mungiako udaletxearen inguruan kokatuko dira. Proba, lehen atalean, 5kmtako oinezko lasterketaz osatuko da, herriko ibilbide bati bi itzuli emanez eta hirugarren atalean 2,5kmtakoa, ibilbide berari itzuli bat emanez helmugara heldu baino lehen. Bi atal hauen artean, T1aren ondoren, bizikleta saioan, bigarren atala osatuko dute, 21kmtako ibilbide bati bi itzuli emanez, Billela Gaina, Jatabe Maruri, Gatika Gaina pasatuz berrriro Mungiako herrira bueltatuz, berriro probako muinera itzuliz, T2ra, bigarren itzuli bat emateko.

 

Info+.: http://www.triatloi.org/campus/pub/mostrarPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=259

 

Twitter: #MungiaDu16

 

 

EUSKADIKO NEGUKO TRIATLOI TXAPELKETA

2016/02/28

 

Igandea, otsailak 28, nafarroako Isaba herrian,  Euskadiko Neguko Triatloi Txapelketa jokatu behar zen baina bertan behera gelditu da izenemate kopuru gutxiagatik.

 

Twitter: #IsabaNTri16

 

JON ALEGRIA

HemerotecaHemeroteka