EUS | CAS

LARUNBATA HONETAN OÑATIN JOKATUKO DA EUSKADIKO DUATLOI MOTZ TXAPELKETA

LARUNBATA HONETAN OÑATIN JOKATUKO DA EUSKADIKO DUATLOI MOTZ TXAPELKETA OÑATIKO XXV. DUATLOIA 2016/03/12

 Larunbata honetan, martxoak 12, arratsaldeko 15:30etan emakumezkoen kategorian eta 16:45etan gizonezkoetan,  gipuzkoako Oñati herrian, duatloia ospatuko da, Aloña Mendi K.E. Triatloi Taldea, Gipuzkoako Triatloi Federazioa eta Euskadiko Triatloi Federazioaren eskutik. Aurten hogeitabostgarren edizioa izango eta lehengo urtean sprint distantzian lastertu bazen ere, aurten berriro distantzia motzera (9km-36km-4,5km) itzuliko da. 2016. urteko Euskal Herriko zirkuituko bostgarren proba puntuagarria izango da Euskadin. Gainera Euskadiko duatloi motz Txapelketa jokatuko da.

 

Irteera eta helmuga, baita boxeak ere, Foruen Enparantzan kokatuko dira, Udaletxearen aurrean. Proba, lehen atalean, 9kmtako oinezko lasterketaz osatuko da, herrian zeharreko ibilbideari bi itzuli eginez, eta hirugarren atala, 4,5kmtakoa, ibilbide berari itzuli bat emanez. Bi atal hauen artean, (T1)aren ondoren, bizikleta saioa bete beharko dute, 18,3kmtako herri barneko ibilbide bati bi itzuli eman beharko dizkiote, GI-2630 errepidetik. Bigarren atala bete ondoren, (T2)a iritsiko dira, hemen berriro 4,5kmtako oinezko lasterketa osotu beharko dutelarik, Foruen Enparantzan kokatuta egongo den helmugara iristeko.

 

Info+.: http://www.triatloi.org/campus/pub/mostrarPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=255

 

Twitter: #DuOinati25Urte

 

Jon Alegria

HemerotecaHemeroteka