EUS | CAS

AIZARNAZABALEN EUSKADIKO ETA GIPUZKOAKO DUATLOI LUZE TXAPELKETA APIRILAK 23an JOKATUKO DA

AIZARNAZABALEN EUSKADIKO ETA GIPUZKOAKO DUATLOI LUZE TXAPELKETA APIRILAK 23an JOKATUKO DA AIZARNAZABALGO I. DUATLOIA 2016/04/23

Datorren larunbata apirilak 23, arratsaldeko 14etan, Aizarnazabalgo duatloiaren lehen edizioa ospatuko da Aizarnazabalgo Kirol Elkarteak, Gipuzkoako Triatloi Federazioak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta. Euskadiko eta Gipuzkoako distantzia luzeko (14km-72km-7km) duatloi txapelketa jokatuko delak. 

 

Probaren muina, Atari-Soro pilotalekua izango da, bertan boxeak kokatuko direlarik, eta  irteera eta helmuga berriz, Baltasar Etxabe kalean kokatuko dira.

 

Lehen oinezko lasterketak 14kmtako ibilbidea izango du, Aizarnazabaldik irten eta Iraeta pasatuz Zestoako Bainuetxera joan-etorria eginez, lehen transiziora (T1)  iritsi arte.

 

Lehen transizioaren ondoren, bizikleta saioari aurre egingo diote, 72kmtako ibilbide bati bi itzuli haundi emanez, Aizarnazal, Iraeta, Zumaia, Getaria, Zarautz, Meagas, Aizarnazabalera itzultzeko, eta itzuli txiki bat, Aizarnazabal, Iraeta, Zumaia, Oikia, berriro Aizarnazabalera bueltatuz, bigarren transiziora (T2)ra iristeko. 

 

Bigarren transizioaren ondoren, proba amaitzeko, azken oinezko lasterketari aurre egin beharko diote, 7kmtako ibilbidea osotuz, Aizarnazabal eta Iraeta arteko joan-etorria, helmugara iritsi arte.

 

Info+.:  http://www.triatloi.org/campus/pub/mostrarPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=289

 

Twitter: #AizarnazabalDu16

 

Jon Alegria

HemerotecaHemeroteka