EUS | CAS

MAIATZAK 14an ZIRKUITURAKO BALIAGARRIA DEN HIRUGARREN TRIATLOIA HONDARRIBIN JOKATUKO DA

MAIATZAK 14an ZIRKUITURAKO BALIAGARRIA DEN HIRUGARREN TRIATLOIA HONDARRIBIN JOKATUKO DA HONDARRIBIKO VIII. TRIATLOIA 2016/05/14

Maiatzak 14 larunbatean, hondarribiko zortzigarren triatloiaren edizioa ospatuko da. Sprint (750m-21,7km-5km) distantzian lastertuko da eta 2016. Euskal Herriko triatloi zirkuturako hirugarren proba puntuagarria izango da.

 

Proba, Biosnar Triatloi Kluba, Gipuzkoako Triatloi Federazioa eta Euskadiko Triatloi Federazioaren esku izango da.

 

Lasterketa, arratsaldeko 17:00etan hasiko da emakumeen kategorian eta 17:15etan gizonezkoetan. Lasterketaren muina eta boxeak, hondartzaren parkinean kokatuko dira.

 

Irteera, ondoan dagoen hondartzatik emango da, lehen 750mtako igeriketa saioari aurre egiteko, hondartza bertan bukatzeko.

 

Lehen transizioaren (T1)aren ondoren, 21,7kmtako bizikleta saioari ekin beharko diote, herri kanpoko ibilbidea osotuz, Higuer Faroa, Guadalupeko igoera, Jaizkibeleko Paradorea pasatu, berriro Guadalupetik pasatuz boxetara iristeko.

 

Proba amaitzeko,  bigarren transizioaren (T2)aren ondoren oinezko lasterketa izango dute, bertan 5kmtako herri barneko ibilbidea izango du, atletismoko pistetan helmugaratuko direlarik. 

 

Gainera, arratsaldeko 15:00etan, super sprint distantziako (375m-10km-2,5km) triatloi herrikoia ospatuko da.

 

 info.+: http://www.triatloi.org/campus/pub/mostrarPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=283

 

Twitter: #HondarribiTri16

 

Jon Alegria

HemerotecaHemeroteka