EUS | CAS

MAIATZAK 15ean GORLIZEN OSPATUKO DA EUSKAL HERRIKO ZIRKUITURAKO BALIAGARRIA DEN LAUGARREN TRIATLOIA

MAIATZAK 15ean GORLIZEN OSPATUKO DA EUSKAL HERRIKO ZIRKUITURAKO BALIAGARRIA DEN LAUGARREN TRIATLOIA GORLIZ BADIAKO X. TRIATLOIA 2016/05/15

Igandea, maiatzak 15, Gorlizen,  bere triatloiaren hamargarren edizioa ospatuko da. Proba, IA Sport Events eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatu dute eta sprint (750m-20km-5km) distantzian jokatuko da, 2016ko Euskal Herriko  triatloi zirkuiturako laugarren proba puntuagarria izanik Euskadin. Gainera, Du Tri Iasport Koparako hirugarren proba puntuagarria izango da.

 

Emakumezkoen lasterketa, goizeko 10tan hasiko da eta gizonezkoena berriz goizeko 10:10ean. Boxeak, Gorlizko hondartzako aparkalekuan kokatuko dira.

 

Lehen igeriketa saioan, triatletek 750mtako hiruki formako ibilbide bat osotu beharko dute, hasiera eta amaiera Gorlizko hondartzan izango delarik.

 

Lehen transizioaren (T1)aren ondoren,  20 kmtako bizikleta saioari aurre egin beharko diote. Atal honetan, ibilbide bati bi itzuli emango dizkiote. Andrakas gainera igoko dira, ondoren Armintzaruntz joateko. Ondoren Orabilleko gaina pasatuko dute gero berriro Gorlizera itzultzeko.

 

Bizikelta saioa amaitu ondoren, bigarren transizioa (T2)a eta gero, azken atalera pasatuko dira, oinezko lasterketara. Atal honetan, hondartzako pasealekuan kokatuko den 2,5kmtako ibilbidearei bi itzuli eman beharko dizkiote, 5km osotuz, helmugara iritsi aurretik.

 

info+.: http://www.triatloi.org/campus/pub/mostrarPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=286

 

Twitter: #GorlizTri16

 

Jon Alegria

HemerotecaHemeroteka