EUS | CAS

EKAINAK 4an ONDARROAN OSPATUKO DA EUSKADIKO TRIATLOI OLINPIKO TXAPELKETA

EKAINAK 4an ONDARROAN OSPATUKO DA EUSKADIKO TRIATLOI OLINPIKO TXAPELKETA ONDARROAKO XXI. TRIATLOIA-GERARDO SAIZ X. MEMORIALA 2016/06/04

Datorren larunbata, ekainak 4, Ondarroako hogeigatabatgarren triatloia ospatuko da, Gerardo Saiz, Ondarroako triatloiaren "alma mater"aren oroimenez hamargarrena izango delarik.

 

Proba,  distantzia olinpikoa (1,5km-35,5km-10km)  izango da Ondarroako Koaxi SConcept eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuko dute eta 2016. Euskal Herriko zirkuitorako zazpigarren proba  baliagarria izango da. Gainera, distantzia honi dagokionez, Euskadiko Txapelketa izango da.

                   

Emakumezkoen irteera 15:30etan eta gizonezkoena 15:40etan izango da. Boxak, Itxas Aurre enparantzan kokatuko dira.

 

Lehen atala, 1.500mtako igeriketa saioan izango da, beronen hasiera Arrigorri hondartzan eginik, badian igeri egin ondoren, Artibai ibaian gora igeri egingo da eta portuko sarrera igaro ondoren, Calatrava zubiko  eskaileretatik irtenez.

 

Lehen transizioaren ondoren (T1), bizikleta saioak 35,5kmtako ibilbidea izango du, hau gogorra izango delarik, Lekeitiorako itsas bidea zeharkatuz, Zubi Barriko biribilgunea pasatu, Berriatua, Milloi gaina, Oleta, Ispasterrerako bidea hartu, Gardatako auzora jeitsi, Lekeitiotik Ondarroara itzultzeko.

 

Bigarren transizioaren ondoren (T2), azken oinezko lasterkateri ekingo diote, 10kmtako ibildide launa izango delarik, herrian zehar lau itzuli emanez, Helmuga Itsas Aurreko pasealekuan kokatuko da.

 

Twitter: #OndarroaTri16

 

Info.+: http://www.triatloi.org/campus/pub/mostrarPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=265

 

Jon Alegria

HemerotecaHemeroteka