EUS | CAS

EKAINAK 5ean PASAI DONIBANEN EUSKAL HERRIKO ZIRKUITURAKO BALIAGARRIA DEN ZORTZIGARREN TRIATLOIA

EKAINAK 5ean PASAI DONIBANEN EUSKAL HERRIKO ZIRKUITURAKO BALIAGARRIA DEN ZORTZIGARREN TRIATLOIA PASAI DONIBANEKO III. TRIATLOIA 2016/06/05

Datorren igandea, ekainak 5 goizeko 10:30etan emakumezkoen kategorian eta 10:45etan gizonezkoetan, Pasai Donibaneko hirugarren triatloia ospatuko da, sprint (750m-20km-5km) distantzian.

 

Antolakuntza Itxas Mendi K.K.E, Xanju Kirol Kluba, Gipuzkoako Triatloi Federazioa eta Euskadiko Triatloi Federazioaren esku izango da. Gainera, Euskadin jokatzen den 2016eko Euskal Herriko triatloi zirkuiturako zortzigarren proba puntuagarria izango da.

 

Boxak Nabaldean kokatuko  dira. Probaren hasiera arraun taldearen egoitza ondoko arranpalatik izango da, pasaiako badian 750mtako igeriketa saioarekin.

 

Boxetatik pasa ondoren, lehen transizioan (T1), partehartzaileek bizikleta hartu eta atal honetako 20kmak betetzeko Jaizkibelgo mendate historikoaren igoerari ekingo diote.

 

Amaitzeko,  bigarren transizioan (T2), bizikletak boxetan utzi eta oinezko 5kmtako lasterketa hasiko dute. Lasterka, Pasai Donibanek daukan kale bakarretik ibili beharko dira, 2.5kmko bi itzuli eginez, bere pasartetxoak zeharkatuz, Bizkaia plazan kokatuko den helmugara iritsi baino lehen.

 

Twitter: #PasaiTri16

 

Info+: http://www.triatloi.org/campus/pub/mostrarPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=274

 

Jon Alegria

HemerotecaHemeroteka