EUS | CAS

EKAINAK 11an ZARAUTZEN OSPATUKO DA GIPUZKOAko ETA EUSKADIko DEko TRIATLOI TXAPELKETA

EKAINAK 11an ZARAUTZEN OSPATUKO DA GIPUZKOAko ETA EUSKADIko DEko TRIATLOI TXAPELKETA ZARAUZKO TRIATLOIA 2015/06/13

Larunbata ekainak 13an, Zarautzen jokatuko da bere hogeitamargarren triatloia. Proba, BPXport, Zarauzko Triatloi Elkarteak, Gipuzkoako Triatloi Federazioak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatu dute.

 

Distantzian olinpiko bikoitzan (2,9km-81km-20km) lastertuko da, eta gainera 2016ko Euskadiko eta Gipuzkoako erdi distantziako triatloi txapelketa izango da.

 

Boxak, Zarauzko itsas pasealekuan kokatuko dira. Irteera, Getariako Malkorbe hondartzan izango da, 14:00etan emakumezkoen kategorian eta 14:15etan gizonezkoetan, itsaso irekian 2,9kmtako igeriketa saioa osotu ondoren, Zarautzeko hondartzara iritsiko direlarik.

 

Lehen trantsizioaren (T1) ondoren,  81kmtako bizikleta saioari ekingo diote. Hemen, erroberan joatea (draftinga) debekatuta egongo da. Ibilbidea, 28kmtako bi itzuli emanaz hasiko da, Zarautzetik irten eta Meagaseko Gainera, gero kostatik Zarautzera itzuliz. Itzuli hauetan, Meagaseko Gaina bi aldiz igo beharko dute. Ondoren, 25kmtako itzuli bat osotu beharko dute, Zarautzetik Orioruntz, Aiako paretara joateko eta gero Oriotik jeisteko, Zarauzko pasealekuan kokatuta egongo den bigarren transiziora (T2)ra abiatuz, Txurrukako Gainetik pasatuko dira, hemen, %18 arteko desnibela egongo delarik.

 

Bigarren transizioaren (T2) ondoren, oinezko lasterketari ekingo diote, Zarauzko herri barnean izango delarik, Zarauzko biotopoa zeharkatuko dute. Denera hiru itzuli izango dira, 20km osotzeko helmugara itzuli aurretik.

 

Helmuga lerroa, beste urteetan bezala, Udaletxe aurreko enparantzan kokatuko da.

 

Info.+: http://www.triatloi.org/campus/pub/mostrarPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=288

 

Twitter: #ZTri16

 

Jon Alegria

HemerotecaHemeroteka