EUS | CAS

EKAINAK 12an DONOSTIAN JOKATUKO DIRA SPRINT ETA FAMILIA TRIATLOIAK

EKAINAK 12an DONOSTIAN JOKATUKO DIRA SPRINT ETA FAMILIA TRIATLOIAK

II.DONOSTRIKU SPRINT TRIATLOIA

2016/06/12

                   

Igandea ekainak 12an, Donostian bigarren sprint triatloia ospatuko da. Proba hau, Triku Kirol Elkarteak, Gipuzkoako triatloi Federazioak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatzen dute, eta gainera 2015ko  Euskal Herriko triatloi zirkuitorako bederatzigarren proba puntuagarria izango da Euskadin.

                   

Boxak Ondarretako hondartzarako sarrera parean kokatuko dira. Irteera, Ondarretako hondartzatik emango da "Pico del Loro"parean. Probaren hasiera, goizeko 9:00etan emakumezkoen kategorian eta 9:10etan gizonezkoen kategorian izango da.

 

Igeriketa saioak 750m izango ditu Ondarretako badian zehar igeri eginez.

 

Lehen trantsizioaren (T1) ondoren, triatletek 20kmtako bizikleta saioa osotu beharko dute, boxetatik Usurbil bitartean eta berriro boxetara itzuliz.

 

Proba amaitzeko, bigarren trasizioaren (T2) ondoren, oinezko lasterketari aurre egingo diote 5km osatuz boxetatik Club Nauticora, Donostiako Udaletxe parera, joan-etorria eginez, helmuga Ondarretako pasealekuko lorategiaren amaieran kokatuko delarik.

 

Twitter: #DonosTriku16

 

Info.+: http://www.triatloi.org/campus/pub/mostrarPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=250

 

 

DONOSTIAKO VI. TRIATLOI FAMILIARRA

2016/06/12

 

Bigarren zita, igandea, ekainak 12, Donostian izango da, seigarren triatloi familiarra ospatuko delarik. Familiako triatloi honek, 125m-4km-1kmtako distantzia izango du eta Ondarreta inguruan ospatuko da. Proba hau ere, Triku Kirol Elkartea, Gipuzkoako Triatloi Federazioa eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuko dute.

 

Probaren hasiera eguerdiko 12:30etan izango da. Kontutan izan behar da, triatloi familiarrean, helburua kirola familian egitea dela, beraz, ez da denborarik hartuko. Familietako kide desberdinek parte hartu dezakete. Probaren helburua, hiru atalak taldean egitea izango da, lasterketak ez bait du lehiaketa izaerarik izango.

 

Info.+: http://www.triatloi.org/campus/pub/mostrarPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=273

 

Jon Alegria

HemerotecaHemeroteka