EUS | CAS

EKAINAK 18an LEKEITION OSPATUKO DA EUSKADIKO TRIATLOI SPRINT TXAPELKETA

EKAINAK 18an LEKEITION OSPATUKO DA EUSKADIKO TRIATLOI SPRINT TXAPELKETA LEKEITIOKO XXIV. TRIATLOIA 2016/06/18

Datorren larunbata, ekainak 18, Lekeition, bere triatloiaren hogeitalaugarren edizioa ospatuko da Garraitz Kirol Taldea eta Euskadiko Triatloi Federazioak eskutik.

 

Triatloi hau sprint (750m-21km-5km) distantzian jokatuko da. Euskadin jokatuko den 2016. urteko Euskal Herriko triatloi zirkuiturako hamargarren proba puntuagarria izango da. Gainera, distantzi honi dagokionez, Euskadiko Txapelketa jokatuko da.

 

Proba, arratsaldeko 16:00etan hasiko da. Lasterketaren muina, boxak eta helmuga Udaletxe aurrean kokatuko dira, Independentzia Enparantzan.

 

Irteera, Isuntzako hondartzan emango da, lehen igeriketa atalean 750m, lauki formako ibilbidea eginez farora joan-etorria.

 

Lehen trantsizioaren (T1) ondoren, parte-hartzaileek 22kmtako bizikleta saio gogorra izango dute Plazakolara joan-etorria, bi portu igo, Oleta eta Plazakolako portuak, %4,26 eta %5,20ko igoera ertain zein maximoak izango dituztelarik urrenez-urren.

 

Bigarren transizioaren (T2) ondoren, eta proba amaitzeko, 5kmtako oinezko lasterketari aurre egin beharko diote, portuko kaleetan zehar, Santa Catalinako ermitara joan etorria eginez.

 

Twitter: #LekeiTri16

 

Info+.: http://www.triatloi.org/campus/pub/mostrarPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=271

 

Jon Alegria

HemerotecaHemeroteka