EUS | CAS

UZTAILAK 2an DEBAN JOKATUKO DA EUSKAL HERRIKO ZIRKUITUKO HURRENGO TRIATLOIA

UZTAILAK 2an DEBAN JOKATUKO DA EUSKAL HERRIKO ZIRKUITUKO HURRENGO TRIATLOIA VIII. DEBA ORBEA XTREME TRIATLOIA 2016/07/02

Larunbata honetan, uztailak 2, Deban, bere triatloiaren zortzigarren edizioa ospatuko da,  sprint (750m-25km-5,2km) distantzian lastertuko delarik.

 

Deba-Itziar Extreme Kirol Taldeak, Gipuzkoako Triatloi Federazioak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuko dute. Euskadin jokatuko den 2016ko Euskal Herriko triatloi zirkuituko hamaikagarren proba puntuagarria izango da.

 

Proba, arratsaldeko 15:45tan hasiko da emakumezkoen kategorian, eta 16:00etan gizonezkoen kategorian.

 

Lasterketaren muina, boxeak, gurutze gorriaren aurrean dagoen zelaian kokatuko dira. Probaren hasiera, igeriketa saioa, hondartzan izango da, 750mtako zirkuituari aurre egin beharko diotelarik.

 

Lehen transizioaren (T1)aren ondoren bigarren atalera pasatuko dira, bizikleta saiora. Hemen 25kmtako ibilbidea osotu beharko dutelarik, hondartzatik irten eta Itziar igoko dute, gero Lasturrera jeitsiz, Saisolara iritsiz gero berriro Debara itzultzeko.

 

Amaitzeko, bigarren transizioaren (T2)aren  ondoren hirugarren atala, 5,2kmtako oinezko lasterketa bete beharko dute, helmugara heldu aurretik, 2,6kmtako ibilbideari bi itzuli eman beharko dizkiotelarik.

 

Twitter: #DebaTri16

 

Info+.: http://www.triatloi.org/campus/pub/mostrarPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=269

 

Jon Alegria

HemerotecaHemeroteka