EUS | CAS

IBONE SANCHEZ ETA ANDER OKAMIKA EUSKADIKO TRIATLOI SPRINT TXAPELDUNAK LEKEITION

IBONE SANCHEZ ETA ANDER OKAMIKA EUSKADIKO TRIATLOI SPRINT TXAPELDUNAK LEKEITION LEKEITIOKO XXIV. TRIATLOIA 2016/06/18

Larunbata honetan, ekainak 18, Lekeition, bere triatloiaren hogeitalaugarren edizioa ospatu da. Triatloi hau sprint (750m-21km-5km) distantziakoa izan da eta 2016. urteko Euskal Herriko triatloi zirkuiturako Euskadin jokatu den hamargarren proba puntuagarria izan da.

 

Lasterketa, Garraitz Kirol Taldeak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatu dute. Gainera, Sprint distantziako Euskadiko Txapelketa jokatu da.

 

Probako garaile Charlotte McShane australiarra, 1:07:08.ko denborarekin, emakumezkoetan eta Tyler Mislawchuk kanadiarra gizonezkoetan, 1:00:33ko denborarekin, bilakatu dira.

 

Euskadiko Txapeldun, Ibone Sanchez (C.T. Diablillos de Rivas) laudiotarra,1:12:05.ko denborarekin, emakumezkoetan eta Ander Okamika (Motrivation Bikem) lekeitiarra, 1:01:16ko denborarekin, gizonezkoetan izan dira.

 

Taldeka, Yepa! Triatloi Kluba, talde donostiarra emakumezkoetan eta Motrivation Bikem talde gernikarra gizonezkoetan, izan dira garaile.

 

EMAKUMEZKOETAN

1 CHARLOTTE MCSHANE AUSTRALIA 1:07:08

2 ZSÓFIA KOVÁCS HUNGRIA 1:07:46

3 EMMA JEFFCOAT AUSTRALIA 1:08:09

4 IBONE SANCHEZ GARMENDIA CLUB DE TRIATLÓN DIABLILLOS 1:12:05

5 HELENE ALBERDI SOLOLUZE YEPA! TRIATLOI KLUBA 1:12:27

6 ESTEFANIA GOMEZ VILLANUEVA INDEPENDIENTE 1:12:53

7 MIREIA ARRILLAGA MURELAGA GARRAITZ KIROL TALDEA 1:14:12

8 IRATI MENDIA GARCIA YEPA! TRIATLOI KLUBA 1:15:48

9 PILI BODEGAS PRIETO YEPA! TRIATLOI KLUBA 1:16:31

10 IRENE LOIZATE SARRIONANDIA MUGARRA TRIATLOI TALDEA 1:16:44

 

GIZONEZKOETAN

1 TYLER MISLAWCHUK CANADA 1:00:33

2 ANDER OKAMIKA BENGOETXEA MOTRIVATION BIKEM 1:01:16

3 PERU ALFARO SAN ILDEFONSO ATLETICO S.SEBASTIAN 1:02:21

4 BORJA GUTIERREZ SANTAMARIA ARABA-TRI 1:03:41

5 XABIER TIJERO SANTILLAN CLUB TRIATLÓN ONDARRETA A 1:03:44

6 URKO HERRAN AGUILAR ARABA-TRI 1:03:58

7 BRADY GOODYEAR AUSTRALIA 1:04:03

8 MIKEL ELGEZABAL FERNANDEZ MOTRIVATION BIKEM 1:04:12

9 ANDER GARCIA RENDO ARABA-TRI 1:04:16

10 IÑAKI LOINAZ GARATE SALTOKI TRIKIDEAK 1:04:53

 

Twitter: #LekeiTri16

 

Sailkapenak: http://www.triatloi.org/campus/pub/clasificacionPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=271

 

ARGAZKIA: KOLDO LARREA

 

Jon Alegria

HemerotecaHemeroteka