EUS | CAS

EUSKAL TRIATLOIA BERRIRO ERE JOKU OLINPIKOETAN EGONGO DA

EUSKAL TRIATLOIA BERRIRO ERE JOKU OLINPIKOETAN EGONGO DA 18AN GIZONEZKOAK ETA 20AN EMAKUMEZKOAK ARRATSALDEKO LAURETAN IZANGO DUTE HITZORDUA

Euskal triatloia berriro ere Joku Olinpikoetan egongo da.  Aurten, Rio de Janeiron tokatzen da, non bertan munduko 110 triatleta onenak egongo diren, 55 gizoneko eta 55 emakumezko. Han izango dugu Ainhoa Murua zarauztarra, Iñigo Mujikaren gidaritzapean, bere laugarren jokuak izango direlarik, Atenas, Pekín eta Londresen parte hartu ondoren, azken honetan diploma olinpikoa eskuratuz.

Baina Euskaditik ez da Murua bakarrik joango. Berarekin batera beste zortzi triatleta izango dira Rion, nahiz eta Euskadin ez jaio, Gasteizen bizi, entrenatu eta orain dela bederatzi urte, udako hilabeteetan hemengo probetan parte hartzen dutenak izango dira. Triatleta hauek Woollongong Wizards entrenamendu taldekoak dira, Jamie Turner zelandaberritarraren gidaritzapean daudenak, bertan azken urteetako World Triathlon Seriesetako punta puntako triatletak daude eta aukera haundiak dituzte datorren zita olinpikoan dominak eskuratzeko. Jamie Turnerrek dioen moduan, hauek dira Rion izango diren “Euskalguiri”ak.

Rioko triatloi probak abuztuak 18 eta 20an izango dira eta bi probak Fuerte de Copacabanan ospatuko dira, 1500m Igeriketa saioan, 40km biziketa saioan eta 10km oinezko lasterketan, Euskadiko orduan arratsaldeko lauetan izango direlarik.

Abuztuak 18an jokatuko den gizonezkoen proban, Tyler Mislawchuck (52) kanadiarra, eta Aaron Royle (9) eta Ryan Bailie (7) austrailarrak izango ditugu.

Abuztuak 20an jokatuko den emakumezkoen proban, Amélie Kretz (11) eta Sara-Anne Brault (10) kanadiarrak, Barbara Riveros (32) txiletarra, Zsófia Kovács (48) hungariarra, Gwen Jorgensen (20) estatu batuarra eta Ainhoa Murua (34) zarauztarra, izango ditugu.

 Ahaztu gabe, nola ez, Rakel Mateo paratriatleta mungiatarra, non proba paraolinpikoko paratriatloian, PT2 kategorian, parte hartuko duen irailean.

Zorte on gure triatletei Rion!!!

Good luck to our triathletes in Rio!!!

Twitter: #EusTriRio

Jon Alegria

HemerotecaHemeroteka