EUS | CAS

IRAILAK 24an LEGUTION JOKATUKO DA EUSKADIKO TRIATLOI KROSS TXAPELKETA

IRAILAK 24an LEGUTION JOKATUKO DA EUSKADIKO TRIATLOI KROSS TXAPELKETA LEGUTIOKO II. TRIATLOI KROSA 2016/09/24

Datorren larunbara, irailak 14, arabako Legutio herriak, bere gain hartuko du bere bigarren triatloi krosa.

 

Triatloi honetan, kilometro bateko igeriketa saioa, 19kmtako bizikleta saioa eta 9,6kmtako oinezko lasterketari aurre egin beharko diote.

 

Proba hau, Benetan Gasteiz, Club ciclista Vibike, Maldan Gora Triatloi Kluba, Bulletbike, 42195.es eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatu dute. Gainera, Euskadiko Triatloi Kros Txapelketa jokatuko da.

 

Proba, arratsaldeko 16:00etan emakumezkoen kategorian 16:10etan gizonezkoetan hasiko da.

 

Lehen igeriketako saioa Urrunagako urtegian osotuko da.

 

Behin lehen atala, igeriketa saioa, bete ondoren, bigarren atalari aurre egin beharko diote, bizikleta saioari. Lehen transizioaren (T1) ondoren, 19kmtako BTTko zirkuitoari itzuli bat emanez.

 

Proba amaitu aurretik, bigarren transizioaren  (T2) ondoren, azken 9,6km oinezko saiora pasatuko dira, bertan 4,8kmtako ibilbideari bi itzuli eman beharko dizkiotelarik. Asfaltoan hasi eta lur pistetatik jarraitu, mendi bidean amaitzeko.

 

Twitter: #LegutioTriKros16

 

Info+.: http://www.triatloi.org/campus/pub/mostrarPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=242

 

Jon Alegria

HemerotecaHemeroteka