EUS | CAS

URRIAK 2an ERMUAN EUSKADIKO DENBORALDIKO AZKEN DUATLOIA ETA BIZKAIKO SPRINT TXAPELKETA JOKATUKO DA

URRIAK 2an ERMUAN EUSKADIKO DENBORALDIKO AZKEN DUATLOIA ETA BIZKAIKO SPRINT TXAPELKETA JOKATUKO DA ERMUKO VII. DUATLOIA 2016/10/02

Datorren igandea, urriak 2, bizkaiako Ermua herriak, bere gain hartuko du zazpigarren proba puntuagarria antolatzearen ardura.

 

2016. denboraldiko Euskadiko duatloi zirkuitoko azken proba izango da.

 

Lasterketa, sprint (5km, 20km, 2,5km) distantziakoa izango da, Ostots Triatloi Kirol Kluba,  Bizkaiako Triatloi Federazioa eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuko dute.

 

Gainera, Bizkaiako duatloi sprint txapelketa jokatuko da.

 

Lasterketak, goizeko 11:15etan izango du hasiera emakumezkoei dagokionez eta 11:30etan gizonezkoei dagokionez.

 

Irteera, helmuga eta boxeak, Cardenal Orbe enparantzan kokatuko dira.

 

Probako lehen atalak, 5km izango ditu eta herri barneko 2,5kmtako zirkuituari bi itzuli eman beharko dizkiote.

 

Lehenengo transizioaren ondoren (T1), duatletek 20km-tako bizikleta saioari aurre egin beharko diote, 10 kmtako bi itzuli eginez. Bizikleta saioko ibilbidea ondorengo nondik norakoa izango du: Ermua,  Mallabia, San Pedro, Hambreko poligonoa, berriro Ermura itzutzeko.

 

Bigarren transizioa (T2) eta gero, helmugara iritsi aurretik, azken ataleko oinezko lasterketak 2,5km izango ditu, lehenengo oinezko atalaren ibilbide desberdina izanik.

 

Info.+:  http://www.triatloi.org/campus/pub/mostrarPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=254

 

Twitter: #ErmuaDu16

 

Jon Alegria

HemerotecaHemeroteka